gaztea
Jaialdiak
B. F. | EITB Media
Musikak Iruñeko Alde Zaharra hartuko du irailaren 11n, Santo Domingo Azokan, Zentral aretoan eta Burgoen Plazan kokatutako oholtzetan banatutako zuzenekoetan.
Arde Festival
Irailaren 11n, igandea, Arde Festivalen lehen edizioa egingo da Iruñeko Alde Zaharrean. Santo Domingo Azokan, Zentral aretoan eta Burgoen Plazan kokatutako oholtzetan, La Pegatina, Recycled J, Soto Asa, RVFV, Danny Romero, Ben Yart eta beste hainbat artista zuzenean ikusteko aukera izango da.
Kartela osatuko dute Prok y Homer el Mero Mero, El Canijo de Jerez, Mike Morato, Lennis Rodriguez, Black Friday, La Quinta Fase, Dario Nuñez, Dok & Martin, Eneko Rivas, Javi Colina, Maria Lopez, Mikel Sevillano, Reimy, Sara Goxua, La Neni Txemi Navarro eta DJ Yamal artistek.
Cartel Definitivo
ARDE Festival pondrá a Pamplona/Iruña en el foco de la cultura nacional, ya que contará con propuestas musicales que rompen con los festivales que actualmente se celebran en la ciudad. El line-up completo está ya cerrado. El rapero granadino Prok y Homer el Mero Mero y El Canijo de Jerez son los últimos artistas en completar el cartel del domingo 11 de septiembre.
Arde Festivalen kartela
Programazio musikalaz gain, hainbat kultur emanaldiz eta gastronomia eskaintza oparoaz gozatzeko aukera izango da Nafarroako hiriburuan.
12:00etan hasiko, eta 22:00ak arte luzatuko da festa. Sarrerak online eros daitezke Zentralen webgunean 45 euroan. Egunean bertan ere tiketak txarteldegian erosteko aukera izango da.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.