gaztea
Kontzertuak
B. F. | EITB Media
Kataluniar artistak gaur estreinatu du ‘Motomami Tour’ biran jotzen hasi den abesti berria. Barakaldoko BEC!en eskainitako kontzertuan iragarri du argitalpena.
Rosalia, Bartzelonan emandako kontzertuan. Argazkia: EFE
Lepo betetako Bizkaia Arenan, argidun maskarekin jantzita eta motorren orro artean agertu da Rosalia, Motomami birako hamargarren zuzeneko emanaldian.
Zortzi dantzariz inguratuta eta hiru pantaila bertikalez osatutako oholtzan, 'Motomami' diskoko abesti dantzagarrienen bilduma izan da Rosaliak BEC!en aurkeztu duen hasierako platera.
Koreografia ikusgarriez gain, pianoan eta gitarra soinean hartuta agertu da gaueko protagonista, bakarrik, "Dolerme" eta "Hentai" abestietan.
Une magikoa @rosalia k BEC koroak egiten jarri duenean. Emakume hau ikaragarria da, genio bat. pic.twitter.com/tmKNyWTTl4
— Amaia Ereñaga (@GARA_aerenaga) July 27, 2022
.@rosalia como se hace para superar esta cancion? #MOTOMAMITOUR pic.twitter.com/F2Rv9cwGRl
— motomami ¿ (@archiee_21) July 27, 2022
Zuzenekoa abiatuta, ikuskizunaren erritmoa gelditu eta datorrena iragartzen duen keinua: antzinako ile-apaintzaile aulkian eserita, mototsak moztu, txirikordak askatu eta makillajea kendu du Rosaliak, azken diskoko leitmotiva den eraldatzearen irudikapen literal gisa.
Ordutik aurrera, publikoak burutik burura abestu dituen El Mal Querer diskoko hitak eta reggaetoi munduko klasikoez osatutako remix dantzagarria.
Emanaldiaren bukaera aldera, Motomami Tourrean jotzen hasi den kanta berriaren iragarpen txalotua: "Bira honetan jotzen hasi naizen abesti honek Despechá du izena eta, Jainkoa lagun, gaur gauean aterako da".
Para locura del público que asistió el 27 de julio al #MOTOMAMITOUR en Bilbao, Rosalía cerró el círculo en el mismo sitio donde inició la fiebre por «Despechá»: en su show y haciendo partícipes a sus seguidores.
— Tony López (@TonyLopezS) July 28, 2022
«Si Dios quiere, sale esta noche». pic.twitter.com/clbeVUxJqd
Birako beste kontzertuetan bezala, publikoarekin zuzeneko harremana izan du artistak. Bada, fanek egindako pankartak irakurri, maitasun mezuak eskertu, ikurrina jantzi, disko bat zuzenean sinatu eta lehen ilaretako zaleei mikrofonoa utzi die artistak, berarekin kantatzeko.
Rosalia feat. Euskal Herria ¿¿¿¿ pic.twitter.com/PZhYHQGRZn
— Paul (@hamendik) July 27, 2022
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.