12:46

gaztea

Jaialdiak

Asteburu honetan izango da Hatortxu Rock, Des-Kontrol, Gatibu, ZETAK, Zoo eta Delirium Tremensen zuzenekoekin

B. F. | EITB Media

Pandemiak sortutako etenaldiaren ostean “ahalegin berezi bat” eginda, udako edizio berezia prestatu dute jaialdiko antolatzaileek. Bonuen aurresalmenta itxita, sarrerarik ez dutenek jaialdiko txarteldegian eskuratzeko aukera izango dute.

  • Hatortxu Rocken kartela

    Hatortxu Rocken kartela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 29 eta 30ean Hatortxu Rock jaialdiaren hogeita seigarren edizioa egingo dute Atarrabian, bi urteko geldialdiaren ostean. Bertan arituko dira Des-Kontrol, Gatibu, ZETAK, Zoo, Delirium Tremens, The Baboon Show, Non Servium, Ibil Bedi, ETS eta Huntza, beste hainbat artistaren artean.

Pandemiaren osasun neurriak tarteko, 2021eko abenduko edizioa bertan behera utzi behar izan zuten Hatortxu Rockeko antolatzaileek. Aurten, "ahalegin berezi bat" eginda, udara mugitu dute abenduan izan ohi den hitzordua.

"Zerua (hel)muga" lelopean, euskal presoen egoera salatuko dute beste urte batez. Jaialdiak ohar bidez jakitera eman duenez, "orain bai, Euskal Herriko zerua ikusten dute askok. Baina espetxean jarraitzen dute eta zerua bere osotasunean leiho txiki batetatik eta inguratzen dituen pareta horiek gabe ikusi dezatela behar dugu".

Bonuen aurre salmenta dagoeneko itxita dagoen arren, eguneko sarrerak jaialdiko txarteldegian eros daitezke.

Eguneko programazioa

Ostirala, uztailak 29

Des-Kontrol

Brigade Loco

The Baboon Show

Pleura

Zoo

Gatibu

ETS

Huntza

Skabidean

Anari

La Mare

Badalonians Sound ft Harny Roots

Gilipojazz

Sua

Dj Plan B

Larunbata, uztailak 30

Non Servium

Rotten XIII

Herdoil

The Lio

Crim

Delirium Tremens

Zetak

Green Valley

Stay Homas

Ibil Bedi

Lukiek

Zelanda

Antton Telleria

Hammond York

Selektah Stepi

Dj Bull/elepunto

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena