gaztea
Kontzertuak
B. F. | EITB Media
LABI instituzionalak murrizketa gehienak bertan behera utzita, kontzertuak pandemia aurreko antzeko baldintzetan antolatzeko aukera izango da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Bilbao BBK Liven kartela
Bilbao BBK Live Udazkena jaialdian publikoak zutik egoteko aukera izango du, Euskal Autonomia Erkidegoan covid-19aren kontrako neurriak indarrean sartu zirenetik lehen aldiz. LABI instituzionalak neurri murriztaile gehienak bertan behera utzi dituen honetan, publikoak zutik egoteko aukera izango du. Musukoaren erabilerak, ostera, nahitaezkoa izaten jarraituko du.
Ostegun honetan sartuko da indarrean neurria, eta Bilbora bertaratzen direnek Caribou, Novedades Carminha, Zetak, Rigoberta Bandini eta Teenage Fanclub taldeen kontzertuez zutik gozatzeko aukera izango dute. Bilbao BBK Live jaialdiaren bertsio berezi hau urriaren 7tik 9rako asteburuan eta azaroaren 11tik 13rako asteburuan izango da, Miribilla auzoko Bilbao Arenan.
Bi murrizketa egongo dira bakarrik indarrean: musukoen erabilerak orain arte bezala jarraituko du, eta kultur ekitaldietako edukiera % 80koa izango da, betiere espazio itxietan egiten badira eta lokalak 5.000 pertsonarentzako baino gehiagorentzako lekua badu. Gainera, janariak eta edariak horretarako propio bideratutako lekuetan baino ezingo dira kontsumitu.
2020ko martxoan alarma egoera indarrean sartu zenetik, kulturaren sektoreak 17 hilabeteko krisialdi ekonomikoa igaro du. Izan ere, kontzertuak, antzerki emanaldiak eta bestelako kultur ekitaldiak bertan behera gelditu dira hainbat hilabetez. Azkenaldian, berriz, edukiera eta ordutegiak murriztuta eta segurtasun neurri zorrotzekin egin dute aurrera.
#KulturaSeguruaDa
Itxialdia bukatuta, kulturaren alorreko profesionalek bere egin zuten "Kultura segurua da" aldarria, bizi zuten krisialdi egoera salatu eta erakundeei irtenbideak eskatzeko.
Hala, hainbat manifestazio antolatu dituzte eta sektoreko langileen aldeko #KulturaSeguruaDa leloak indarra hartu du sare sozialetan.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.