Bilbao BBK Live Herrian Abanto-Zierbenara iritsiko da larunbat honetan
Meatzaldeko herriak hartuko du Bilbao BBK Liven atariko kontzertuen lehena. Goizean hasi eta gauera arte, bertako zein espainiar Estatuko artistak zuzenean ikusteko aukera izango da herrian zehar banatutako bi oholtzetan. Jimena Amarillo, Los Niños de Jesús, Ben Yart, Confeti de Odio, Amatria, Aimarz, Amona Molona, Las Petunias eta The Soulers izango dira ikusgai.