Musika
Itzulera
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Urte bukaerarako edukiko dute prest disko berria, eta 2016an kontzertu-bira egingo dute.
Ken Zazpi taldea denbora batez utzi eta bakarkako ibilbideari ekin zion aspaldi Eñaut Elorrietak. Esperientzia aberasgarria izan zuen abeslari bizkaitarrak, baina orain taldearen itzulera hurbil dagoela iragarri du Ken Zazpik.
Abuztuan sartuko dira estudioan taldearen zortzigarren diskoa izango dena grabatzera, eta, aurreikusitakoaren arabera, urte bukaerarako izango dute prest lan berria. Oraingoz, ordea, ez dute esku artean duten proiektu horren gaineko berri gehiagorik eman. 2016an kontzertu-bira egingo dutela ere iragarri dute, Ken Zazpiren Facebook orrialdearen bidez.
Zortzigarren diskoa
Atzo da bihar lanarekin egin zen ezagun Ken Zazpi. Gerora iritsi ziren Bidean, Gelditu denbora, Argiak eta Zazpi urte zuzenean diskoak.
2010ean, berriz, Ortzemugak begietan argitaratu zuten, eta 2013an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean aritu ziren.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.