Gaztea Sariak | EITB Gaztea
Gaztea Sariak
Bideoklipa
Gaztea
Izaroren "Invierno a la vista", Suaren "You don't care", Zetaken "Pater noster" eta Belakoren "Tie me up" lanek lortu dute txartela atal honetan.
Bideoklip Onena
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Badakigu zein diren "Bideoklip onena"ren atalean hautagaitza lortu duten lanak, eta jarraian aipatuko dizkizuegu. Gogoratu bozkatzeko epea azaroaren 3an hasiko da.
1. "Invierno a la vista" (Izaro)
Izaro musikari mallabiarraren Limones en invierno diskoko estreinako abestia izan zen "Invierno a la vista", Xoel Lopez galiziarrarekin elkarlanean egina. Madrilen egin zuten bideoklipa, 2019ko irailean, Ander Merinok eta David Olariagak zuzenduta.
2. "You don't care" (Sua)
Labetik atera berri du Sua talde bizkaitarrak "You don't care" bideoklip indartsua. Dependentzia emozionalaren alde ilunaz eta insomnio suntsikorraz ari dira bideoan. 2020an aurkeztu duten bigarren singlea da.
3. "Pater noster" (Zetak)
"Errepidean" kantuaren arrakastaren atzetik iritsi zen Zetaken "Pater noster" bideoklipa. Elektronika erritmoz lagunduta, erlijioaren inguruko hausnarketa jarri zuen mahai gainean, horrek gizartean duen eragina aztertzeaz gain. Emaitza, hauxe:
4. "Tie me up" (Belako)
Plastic Drama mungiarren laugarren diskoaren aurkezpen singlea izan zen "Tie me up". Taldekideek azaldu zutenez, "guztiok bizi garen muntaia-katea" irudikatu nahi izan zuten kantu honetan, "gizakion eta ekosistemaren esplotazioa" dakarren inertzia, hain zuzen. Gaztea sarien izendapena lortu du aurten, beste hiru hautagaiekin batera.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.