gadgetak
Zerbitzu berria
L.Z. | eitb.eus
Guztira, 2.000 abesti-zerrenda eskaintzen ditu Googleren zerbitzuak, eta, erabiltzailearen aldartea ez ezik, kokapena, iraganeko zaletasunak eta eguneko ordua ere hartzen ditu kontuan.
Kantu pertsonalizatuak eskaintzen hasi zen Google asteartean, All Access ordainpeko zerbitzuko harpidedunei. Hain zuzen ere, erabiltzailearen aldartea, kokapena, iraganeko zaletasunak eta eguneko ordua hartzen ditu kontuan Googlek abestien zerrenda sortzerakoan.
Horretarako, Songza konpainiaren Concierge sistema erabiltzen du, eta sakelako telefonoetara, tabletetara zein ordenagailuetara egokituta dago.
Erabiltzaileak aukera ezberdinak hauta ditzake: "Pozik altxatu naiz", "Kirola egiten nago" eta "Kafe bat edaten ari naiz", adibidez. Horietako bakoitzak musika-zerrenda batekin lotuko du erabiltzailea.
Aukeretako bat bera ere gustuko ez badute, All Access zerbitzuko harpidedunek bilaketak egiten jarraitu ahal izango dute, aldartearen edo egiten ari diren jardueraren arabera.
Zerbitzu horretan harpidedun ez direnei, Googlek 30 eguneko doako plana eskaintzen die. Proba epea bukatuta, erabiltzaileak hilean 10 euro ordaindu beharko ditu zerbitzu horren truke.
Guztira, 2.000 abesti-zerrenda eskaintzen ditu zerbitzuak, eta une oro ari dira kantuak berritzen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.