Bilbao BBK Live 2022 | EITB Bilbao BBK Live Festival
Bilbao BBK Live
Uztailak 6-8
N. V. | EITB Media
Hiru proposamen hauek aurretik iragarrita zegoen Arctic Monkeys taldeari gehitu zaizkio jaialdiko kartelean; uztailaren 6tik 8ra egongo dira, horrenbestez, Kobetamendin.
Florence and The Machine, 2018ko Bilbao BBK Liven. Argazkia: Efe.
Albisteak (1)
Bilbao BBK Live jaialdiak 24 izen gehiago iragarri ditu uztailaren 6, 7 eta 8an Kobetamendin egingo duten jaialdirako. Besteak beste, Florence and The Machine, The Chemical Brothers eta The Blaze taldeek ere joko dute, Arctic Monkeys iragarrita zegoen taldearekin batera.
Halaber, Kobetamendiko agertoki gainean egongo dira The Lathums, 070 Shake, el grupo tuareg africano Tinariwen, Love of Lesbian, Ben Yart, Albany, Rojuu, Delaporte, Playback Maracas, Baiuca, Arde Bogotá, Colectivo Da Silva, Merina Gris eta Bengo.
Basoa dantzarako musikaren esparruak ere hainbat artista iragarri ditu: Young Marco, Job Jobse, Ben Ufo, Dinamarca, Call Super eta Violet.
Jaialdiaren irudiaren ardatza Supereuskadi Vicente Paredes alacantarraren argazki saiakera izango da, argazkilariaren begiradaren bidez euskal kultura eta gizartea erakusten dituena.
Bonuak salgai daude dagoeneko, jaialdiaren webgunean, 159 euroan, 20 euro gehiagoan, campingerako sarbidea eduki nahi izanez gero.
Gainera, antolatzaileek errepikatu dute sarrera bakoitzeko 3 euro bideratuko dituztela Balmasedan suak kiskalitako eremua berreskuratzera.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.