EiTB TALDEA
Zuzenean
EITB
Jaiegun handiaren bezperan egingo diren erretreta eta danborrada ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira, eta Radio Vitoriak programazio berezia prestatu du.
Gasteizko San Prudentzio jaietako erretreta eta danborrada, EITBn
Gasteizen ospatzen diren San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiei arreta berezia eskainiko diete EITBk datozen egunetan bere albistegi eta saioetan. Ohi denez, hilaren 27an, jaiei hasiera emango dien erretreta (20:55ean) eta danborrada (23:25ean) ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko dira, Imanol Artolaren kontakizunarekin.
Radio Vitoriak, halaber, jarraipen estua egingo die jaiei, programazio bereziarekin. Isabel Mellen historialariak ostegunean irakurri duen pregoia zuzenean eskaini ostean, igandean, San Prudentzio bezperako erretreta eta danborrada uhinetatik jarraitu ahal izango dira. Hilaren 28an, zortzikoaren berri emateaz gainera, Armentian egongo dira "Radio Vitoria Gaur" magazineko lankideak, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu biak arte. Bukatzeko, maiatzaren 1ean, Estibalizko erromerian izango dira "Déjate Llevar" asteburu eta jai egunetako magazinarekin.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar