11:54

EiTB TALDEA

EITB Kirolak

Euskal Herriko Itzulia, zuzenean, EITBn

EITB

Apirilaren 7tik 12ra jokatuko den lasterketa zuzenean ikusi eta entzun ahal izango da ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadi-Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Gainera, EITB lasterketaren babesle da eta Itzuliko euskal txirrindulari onenari EITB Saria emango dio beste behin.

  • Itzulia, EITBn

    Itzulia, EITBn

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Apirilaren 7tik 12ra jokatuko den Euskal Herriko Itzuliaren 64. edizioa zuzenean jarraitu ahal izango dugu EITBko hedabideetan. Arratsaldero, 15:10ean hasita, lasterketaren kontakizuna egiteko saio berezia egingo dute helmugako set berezitik Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak, Alfontso Arroioren zuzendaritzapean, ETB1en eta eitb.eus-en. Iñigo Lasak, bere aldetik, errepidean gertatzen denaren berri emango du mototik.

Aurten bada berrikuntza garrantzitsu bat: EITBko Kiroletako lantaldeak 3D formatuan grabatutako multimedia edukiak prestatu ditu, eta telebista emankizunetan zein sare sozialetan izango dira ikusgai. Etapa bakoitzeko xehetasunak bildu ditu horietan Xabier Usabiagak. Bestalde, EITB lasterketaren babesle da, beste behin, eta azken egunean EITB Saria emango dio euskal txirrindulari onenari.

Euskadi Irratian, Joxe Mari Apaolazak, Jon Altunak, Mikel Astarlozak, Eugenio Goikoetxeak eta Eukene Larrartek Miramongo estudiotik egingo dute kontakizuna, Mikel Fonseca teknikoaren laguntzaz, eta Arritxu Iribarrek irteerako eta helmugako elkarrizketak egingo ditu. Radio Euskadi eta Radio Vitoriako lantaldea Cesar Perez Gazolaz eta Jagoba Arostegi kazetariek eta Abraham Olano, Joseba Beloki eta Eneritz Iturriaga txirrindulari ohiek osatuko dute.

 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen