EiTB TALDEA
EITB Albistegiak
EITB Media
Erabat berritzaileak diren bizikidetza-etxeguneetako bizimodua erakutsiko digute Xabier Usabiagak eta Africa Baetak bertako bizilagunen bitartez. Halaber, egoitza batera joan aurretik dauden bestelako zaintza eredu batzuk ere ezagutzera emango dituzte "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan.
Xabier Usabiaga erreportajea grabatzen Egurtzegi egoitzan. Irudia: EITB Media
Urte gutxi barru, 70 urtetik gorako pertsonak gehiago izango dira 14 urtez azpikoak baino. Datu horiei erreparatuta, ETBko albistegiek emanaldi berezia egingo dute asteazken eguerdian Usurbilgo Egurtzegiko bizikidetza-etxeguneetatik, gure gizartean adinekoen zaintzak duen garrantzia aztertzeko. Egurtzegi etxea mendekotasuna duten edadetuen arretan mugarria da erakundeen esanetan; orain arte ezagutu ditugun erresidentzia edo egoitzekin hautsi nahi duen eredua da. Bertan bizi diren pertsonen eskutik erakutsiko digute Xabier Usabiaga eta Africa Baeta "Gaur Egun" eta "Teleberri"ko aurkezleek hango bizimodua nolakoa den.
Bestalde, egoitza batera iritsi aurretik dauden bestelako zainketa eredu batzuk ere ezagutuko ditu ETBko albistegietako lantaldeak, hainbat kasuren bitartez. Halaber, gaiaren gaineko hausnarketa egingo dute adituen eskutik, zaintzei buruzko zifrak bilduko dituzte, eta mundura ere begiratuko dute, EITBko korrespontsalen laguntzari esker.
Africa Baeta eta Xabier Usabiaga, Egurtzegiko bi bizilagunekin
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa