EiTB TALDEA
EITB euskal kulturarekin
EITB Media
PRIMERAN streaming plataformaren eta WhatsApp Orain zerbitzuaren berri emango du EITBk Durangora hurbiltzen direnei; "Gure Zirkua" saioa aurkeztuko du eta "Irabazi Arte!" eta "Go!azen" telesailetako aktoreekin argazkiak antolatu ditu. Halaber, zuzenean emango ditu Ahotseneako kontzertuak.
58. Durangoko Azokaren kartela
EITBk presentzia zabala izango du abenduaren 6tik 10era Fantasia DA! lelopean egingo den Durangoko Azokan. Lehenik eta behin, euskal kulturaren erdigunera eramango ditu ikus-entzunezko edukien kontsumo digitalera egokitzeko abian jarritako bi proiektu berri: euskarazko denetariko ikus-entzunezko edukiak doan eskaintzen dituen PRIMERAN plataforma eta WhatsApp Orain albiste zerbitzua. Landako gunearen kanpoaldean egongo da bost egunez PRIMERANen informazio autobusa, eta eskuorriak banatuko dira bi proiektuak ezagutzera emateko.
Nobedade dugu, halaber, azokaren atariko EITBPodkasten eta EITBren YouTubeko kanalean estreinatu den "baDA!bil" podcasta. Sortzaile gazteek euskal kulturari egiten dioten ekarpena biltzen du Amets Arangurenek gidatutako lanak.
PRIMERANeko autobusaren ondoan EITBren gunea egongo da, "Irabazi Arte!" eta "Go!azen" telesailetako aktoreekin argazki saioak egiteko. Bestalde, azokak eskaintzen duen aukera aprobetxatuko du EITBk "Gure Zirkua" saio ikusgarriaren aurrestreinaldia egiteko. Abenduaren 6an izango da hitzordua, Irudienean.
Ohi bezala, arreta berezia jarriko diote EITBko medioek Durangoko Azokak ematen duen guztiari, azoka barruko kokagunetik. Egunero kronikak egingo dituzte irrati zein telebistako albistegietan eta programetan, zuzeneko konexio, elkarrizketa eta erreportaje berezien bitartez. eitb.eus-en eta sareetan, berebat, azokaren jarraipen zabala egingo dute. Eguneko agenda, protagonistak eta azokak uzten dituen irudi ederrenak jasoko dituzte. Gainera, Ahotseneako kontzertuak streaming bidez eskainiko dira EITBren webgunean.
Bestalde, TOKIKOMekin EITBk duen aliantza eta elkarlanari esker, Azoka Telebistak bertan egingo duen saioari tartea eskainiko dio ETB1ek abenduaren 6, 7 eta 8an; egunak emandakoa laburtuko dute ordu erdiko saio horretan (21:00etan).
Amaitzeko, abenduaren 7ko "Biba Zuek!" eta "Mihiluze" bereziak izango dira: Maddalen eta Xabier azoka gunetik arituko dira zuzenean; Ilaski eta Anttonek gidatzen duten saioan kultur arloko lagun ezagunek parte hartuko dute lehiakideekin, eta irabazitako dirua EITB Maratoirako izango da.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa