09:53

EiTB TALDEA

#EKIN_klima

Eguzki Xuri Udako Solstizioa kontzertua babestuko du EITBk #EKIN_klima kanpainaren barruan

EITB Media

Igande honetan Zestoako Sastarraingo harrobian izango den musika-ikuskizunaren helburua izango da herritarrak ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientziatzea.

  • #EKIN_klima

    #EKIN_klima

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITBren izaerarekin bat datoz konpromiso soziala eta kulturaren sustapena. Biak ala biak batuko ditu igande honetan (uztailak 16), EITBren babesarekin eta #EKIN_klima ekimenarekin bat eginez, Zestoako Sastarraingo harrobian egingo den Eguzki Xuri Udako Solstizioa kontzertuak. World Weather Network larrialdi klimatikoari ahotsa jartzen dion arte agentzia independenteen sareak antolatutako ekimena da, Artingeniumen bitartez: hau da, ingurumena zaintzearen beharraz ohartarazi nahi gaitu, musika lagun, solstizioaren etorrera ospatzen dugun bitartean. "Oholtzan" saioak eskainiko du kontzertua datorren uztailaren 29an, ETB1en eta eitb.eus-en. 

Sastarraingo gune babestuan egingo den kontzertuaren laguntzaile izanik, gure inguruko parajeak errespetatzea eta zaintzea zein garrantzitsua den ohartarazi nahi gaitu EITBk. Horixe da, hain zuzen ere, #EKIN_klima ekimenaren helburua, gizakiaren jardueraren eraginez klimak bizi duen larrialdi egoeraren aurrean ekiteko premia azpimarratzea. 

Zestoa

Zestoako Sastarraingo harrobia

Juantxo Zeberio musikariak espresuki sorturiko bidaia musikal honetan Maddi Oihenart, Miren Narbaiza (Mice) eta Olaia Intziarte abeslariek hartuko dute parte. Lagun izango dituzte, hari & harpa laukotea, eta musikari laukotea, Harrobia Dantza Bertikala konpainia eta Hernaniko musika eskolako Dakapo abesbatza. 

Emanaldia ekainaren 18an zen egitekoa, baina eguraldi txarragatik atzeratu zen. Bertara joateko sarrerak aurrez erosi beharko dira (10€) Internet bidez, eta harrobira iristeko argibideak Artingeniumen webgunean bildu dituzte antolatzaileek. Izan ere, ingurune babestu batean dagoenez, ezin da kotxez iritsi bertaraino, eta bidea oinez egin beharko da. Halaber, garraio zerbitzua egongo da behar duten pertsonentzat.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena