EiTB TALDEA
Batzen gaituen zinea
EITB Media
EITBk harrera egingo die asteburu honetan Sevillara joango diren ikus-entzunezko euskal sektoreko ordezkariei larunbat eguerdian. 70 lagunetik gora bilduko dira ekitaldian, tartean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Euskal ikus-entzunezko ekosistema sustatu eta egiten diren lanei zabalkundea emateko duen konpromisoaren bat eginez, EITB Sevillan egongo da asteburu honetan Goya sarien bila doazen profesionalei babesa emateko. EITBren parte hartzea duten zazpi film daude hautagaien artean; guztien artean, 24 izendapen dituzte.
Gala hasi baino ordu batzuk lehenago, eguerdian, EITBko ordezkariek harrera egingo diete Sevillara joandako sektoreko euskal ordezkariei: aktore, zuzendari, ekoizle… hirurogei eta hamar bat lagun bilduko dira. Topaketa horretan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua ere egongo da.
Ekitaldi honen eta 37. Goya sarien galaren aurretik eta ondoren gertatzen den guztiaren jarraipen zabala egingo dute EITBko hedabideek datozen egunetan.
Zazpi film eta 24 izendapen
EITBren partaidetza duten lanen artean, izendapen gehien dituena Cinco lobitos da, hamaikarekin: film onena, zuzendari berri onena (Alauda Ruiz de Azua), emakumezko aktore protagonista onena, jatorrizko gidoia, argazki zuzendaritza, soinua, ekoizpen zuzendaritza, editatzea, antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Ramon Barea), antzeztaldeko emakumezko aktore onena eta gizonezko aktore berri onena (Mikel Bustamante).
Datorren otsailaren 24an zinema aretoetan estreinatuko den Irati Paul Urkijoren lanak bost izendapen ditu: abesti onena (Aranzazu Calleja, Maite Arroitajauregi eta Paul Urkijo), jatorrizko musika onena (Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi), jantzien diseinu onena (Nerea Torrijos), efektu berezi onenak (Jon Serrano eta David Heras) eta gidoi egokitua.
Bi izendapen dituzte, bestalde, Suro Mikel Gurrearen lehen film luzeak (Gurrea bera, zuzendari berri onenaren sailean, eta Vicky Luengo emakumezko aktore protagonista gisa), Unicorn wars animaziozko film ederrak (animaziozko film onena eta kantu onena, Joseba Beristainentzat) eta La consagración de la primavera pelikulak, Telmo Iruretarena tartean, gizonezko aktore berri onenaren atalean.
Izendapen bat jaso dute, halaber, Black is beltza 2: Ainhoa Fermin Muguruzaren animaziozko pelikulak eta Cuerdas Estibaliz Urresolaren fikziozko film laburrak.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa