Enplegu Deialdi Publikoa
EDP
EiTBk enplegu deialdi publiko bat abiarazi du EUSKAL TELEBISTA SA sozietateko 14 lanpostutarako.
EiTBk Bilbon duen egoitza
EiTBk enplegu deialdi publiko bat abiarazi du, EUSKAL TELEBISTA SA sozietateko 14 lanpostutarako.
EiTBko Zuzendaritza Nagusiak eta Administrazio Kontseiluak 2018ko otsailaren 27an eta irailaren 4an onartutako ebazpena betez, enplegu deialdi publiko bat abiarazten da EUSKAL TELEBISTA SA sozietateko lanpostu hauetarako:
01 erref. - Laguntzaile teknikoa (2 lanpostu finko)
02 erref. - Ekoizpeneko ingeniaria (5 lanpostu finko)
03 erref. - Proiektuetako ingeniaria (5 lanpostu finko)¿
04 erref. - Sareetako teknikaria (2 lanpostu finko)
Adierazitako denbora-profila duten kontratazioak egiteko irizpideak enplegu deialdian jasotzen dira, bertan deskribatutako terminoetan.
Lanpostuen profila, baldintzak, egin beharreko probak, lanpostu finkoetako kontratazio baldintzak (eta, beharrezkoa denean, aldi baterako lanpostuenak), eskabideak onartzeko baldintzak, eskabide inprimakia, izena emateko epea eta enplegu deialdi honen gainerako baldintza eta terminoak deialdiaren oinarrietan eskuratu ahal izango dira, EUSKAL IRRATI TELEBISTA herri erakundearen webgune korporatiboan, martxoren 11tik aurrera, webgune honetan bertan.
Halaber, hautaketa-prozesuari buruzko informazio osoa eskainiko da.
Beste bideren batetik jasotako eskaerak ez dira onartuko. Era berean, baztertu egingo dira oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten hautagaiak.
Baldintzak deialdiaren egunean bete beharko dira.
EiTBk beretzat gordetzen du deskribatutako lanpostuen adjudikazioaren unean beharrizanak aztertu eta langileak bere zentroen artean banatzeko eskubidea. Edonola ere, orientazio modura, lanpostuak adierazitako zentrora esleituko dira.
Eskuratzen den informazioa EiTBren Pribatutasun Politikaren arabera tratatuko da, 3/2018 Legeak (abenduaren 5ekoa, izaera pertsonaleko datuen babesari buruzkoa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Araudi Orokorrak (apirilaren 27koa, datuen babesari buruzkoa) zehazten dutena jarraituta.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa