Elkartasun maratoiak 2000 – 2020 | EITB maratoia
Aurreko Maratoiak
Elkartasun Maratoiak 2000-2004
Hamahiru urte joan dira EITB MARATOIA estreinakoz egin zenetik. Harrezkero hainbat elkartasun kanpaina antolatu ditugu, urtean bat, denak arrakastatsuak.
Informazio gehiago (2)
galeriak (1)
2004. urtean, "AUTISMOA": 402.000 EURO
- Ume txikienei musika-terapia programa gehiago eskaintzeko. Hala, egoera larriagoan dauden umeek 45 minutuko bana-banako saioak jasotzen dituzte.
- Ikerketaren alorrean, autismoaren genetikaren proiektua aurrera daramate Gipuzkoa Poliklinikako Haur Psikiatria Sailak eta Gautenak, Gipuzkoako Autismo Elkarteak. Diruz lagundutako proiektua: Autismoiker proiektua.
2003. urtean, "HARTUTAKO KALTE ZEREBRALA": 400.000 EURO
- Ikerketa. Proiektu bi finantzatu ziren: epidemiologikoa bata, Debagoieneko Ospitaleak zuzendutakoa; eta Gurutzeta Ospitalean diagnosi goiztiar neurorradiologikoa, bestea. Diruz lagundutako proiektuak:
1. Hartutako kalte zerebralaren eraginaren neurketa Euskal Herrian.
2. Burezur-garuneko traumatismo larria izan duten gaixoetan goiz erabilitako erresonantzia magnetikoko teknika berrien erabilgarritasuna eta baliagarritasuna.
- Egoera txarrean zeuden eguneko zentroak zaharberritzeko.
- Garraioa egokitzeko, gaixoak eta senideak eguneko zentroetara joan daitezen.
- Gaixoen hezkuntza-prestakuntza.
2002. urtean, "ALZHEIMERRA": 380.000 EURO
- Etxez etxeko laguntza emateko, Alzheimerdun gaixoa norekin utzi ez dutela-eta elkarteek antolaturiko ekitaldietara ezin joan daitezkeen familientzat.
- Senideentzako musika-terapia programarekin aurrera jarraitzeko.
- Erlaxatzeko eta arnasa hartzeko tailerrak eta informatzeko hitzaldiak, etxekoak "galduta" senti ez daitezen.
- Alzheimerraren genetikari buruzko proiektua, diruz lagunduta, Osakidetzako 6 ospitale eta UPV-EHUko unitate bat ari dira egiten, Gurutzetako Ospitalearen gidaritzapean. Finantzatu dugun proiektuaren helburua Alzheimerra goiz detektatzea da, edo, zehatzago esanda, "gaixotasunaren markatzaile prediktiboak ikertzea, Buruko Kalte Arina duten gaixoengan".
2001. urtean, "MINBIZIDUN HAURRAK": 564.951 EURO
- Gurutzetako Ospitalearen ondoan pisu bat erosteko, minbizidun haurren familientzat.
- Haurrak eta gurasoak Eurodisneyra oporretan eramateko.
- Ospitale publikoetan ordenagailuak-eta ipintzeko, haur gaixoek erabil ditzaten. Ordenagailuekin, gaixoek ospitaleko egonaldi hain luzeek eragiten dieten bakartze soziala arintzea lortzen dute.
- Tratamenduan dauden haurren zaintzaileen eguneko mantenua ordaintzeko diru-laguntza.
- Tratamendu berriak ikertzeko.
2000. urtean, "ATLETA PARALINPIKOAK": 180.000 EURO
- Kirol ekitaldiak: Behobia-Donostia lasterketa gurpil-aulkian, estatuko igeriketa txapelketa Donostian, Etxebarriko atletismo topaketa, etab.
- Diru-laguntzak kirol taldeentzat eta federazioentzat.
- Paralinpikoentzako bekak (Atenasera joan zirenak ere barne). 2001., 2002. eta 2003. urteetan banatu ziren.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa