eguraldia
Denboralea
Erredakzioa
Halaber, alerta horia aktibatu dute Bizkaian eta Gipuzkoan, euriagatik, 100 kilometro orduko haizeteengatik eta elurra 900 metrotik gora izango delako.
Denboraleak Plentzian izandako eraginaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du ostiral honetarako, 7 metrorainoko olatuengatik. Halaber, alerta horia aktibatu du Bizkaian eta Gipuzkoan, euriagatik, 100 kilometro orduko haizeteengatik eta elurra 900 metrotik gora izango delako.
Ostiraleko alerta larunbateko 07:00ak arte egongo da aktibo. Larunbatean bertan, 15:00etatik 19:00etara bitartean aktibatuko dute, tarte horretan itsasgora izango baita.
Larunbat osoan zehar, alerta laranja horiarekin txandakatuko da, mareak eta itsasgorak olatuek euskal kostaldean egin dezaketen kalteetan eragin dezaketelako. Halaber, dagoeneko beste denborale batzuen ondorioz kaltetuta dago.
Ostiralean, eguraldi txarrak ez du itsasoan bakarrik egingo isla, abisu horia aktibatuko dutelako, euriagatik, elurragatik eta haizeagatik.
Denboralearen abisuak airean utzi du inauterietako desfilea
Donostiako krisi mahaik neurri jakin batzuk hartu ditu, olatuen denborale berri baten iragarpenaren ondorioz, horietako bat, larunbatean inauterietako desfilearen ospakizuna airean uztea da.
Donostiako Udaletik jakitera eman dutenez, larunbatean, 13:30ean, bilera bat egingo dute, inauterietako konpartsekin, egoera aztertzeko eta desfilea egin ala ez erabakitzeko.
Donostiako Udalak Salamanka pasealeakua moztuko du ostiralean
Aurreikusitako denboralearen ondorioz, besteak beste, Salamanka pasealekuko zirkulazioa moztuko da, Erregina Erregentearen kaletik, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa