Kataluniako Pirinioak
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Cerdanyako haranean (Kataluniako Pirinioak) dago Masella eta eski alpinoa da bertan gehien egiten den modalitatea.
Eski alpinoa eta snowboarda maite dutenek gustuko izango dute Masellako eski-estazioa. Izan ere, iparraldera begira dago (pisten % 90k orientazio hori dauka), elur artifiziala egiteko 454 kanoi dituzte eta basoak dira nagusi. Horrez gain, ekialdeko Pirinioetako desnibel handiena (ia 1.000 metro) eta pistarik luzeena (7 km) du.
Berez 72 kilometrotan eskiatzeko aukera ematen du, baina Molina estazioarekin lortutako akordioari esker (Alp 2500, bi estazioetan forfait bakarrarekin eskiatzeko aukera), 109 kilometro daude. Eski alpinoan eta snowboarden aritzeko ezin hobea da Masella.
Nola heldu: Iruñetik A-15a hartu Zaragozako norazkoan, E-90tik jarraitu (Lleidako norazkoan) Cadiko tunelera heldu arte. Handik Alp herrira arte eta 7 kilometrora dago Masella. Donostiatik, A-8a hartu Baionako norazkoan. Ondoren, A-64tik jo Ax les Thermesera iritsi arte eta behin han zaudela, igaro Puymorens tunela Alp herriraino. Hurbilen dauden aireportuak: Bartzelona (149 km) eta Girona (154 km)
Harremanetarako: masella.com
Masellako elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.
Ikusi Masellako webkamera.
Bidali eski argazkiak!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa