La Molinako eski-estazioa

Kataluniako Pirinioak

  • La Molina. Argazkia: Atudem

    La Molina. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.700-2.445 metro

Pistak:

 

  • 53 pista (13 berde, 16 urdin, 17 gorri, 7 beltz, zailtasun eta arrisku mailaren arabera sailkatuta, mailarik txikienetik hasita) eta 3 iraupen-eskia egiteko
  • 4 teleski, 8 teleaulki, 1 telekabina eta 3 zinta

 

Zerbitzuak:

 

  • 18 ostatu eta 2.079 ohe, guztira
  • Eski eskolak
  • Egokitutako kiroletako zentroa
  • Ostalaritza zerbitzuak (tabernak eta jatetxeak)
  • Armairuak
  • Aparkalekua
  • Tresneria alokatzeko aukera
  • Autobus zerbitzua
  • Ludoteka
  • Elur parkea
  • Osasun-zerbitzua
  • "La Molina: donde la nieve ha hecho historia" izeneko erakusketa zentroa

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Alpen dago, Gironan, eta 2011n snowboardeko munduko txapelketak bertan ospatuko dira. Estatuko eski-estaziorik zaharrena da.

La Molina eski-estazioa Kataluniako Pirinioetan dago, eta oso ona da eski alpinoa eta snowbord-a egiteko.

La Molina Alpen dago (Girona), Cerdanya eskualdean, eta 2011n snowboard-eko munduko txapelketa bere pistetan jokatuko dute. 50 urte baino gehiagoko historia du atzean, eta Kataluniako zaleek gehien maite dutena da; izan ere, Estatuko estaziorik zaharrena da.

Nola iritsi: Euskal Herritik joateko, onena A-68 autobidea hartzea, Zaragozarako noranzkoan, lehenengo; gero, A-2 errepidea hartuko dugu, Bartzelona/Lleidarako norabidean. 518. irteera hartuko dugu errepide horretan, eta Alp/Puigcerdàrako bidea hartuko dugu.

Kontaktua: lamolina.cat webgunea. Telefonoa: 972. 892. 031

Kontsultatu La Molinako elur-iragarpena eitb.eus-en.

Bisitatu La Molinako webkamera, unean-unean.

Bidali eskiko argazkiak!

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena