Cerler eski-estazioa

Aragoiko Pirinioak

  • Cerler. Argazkia: gavarnie.com

    Cerler. Argazkia: gavarnie.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garaiera:

  • 2.360 metro

Pistak:

 

  • 64 pista (7 berde, 16 urdin, 25 gorri eta 14 beltz)
  • Eski nordikoa, pistako eskia, zeharkaldiak, erraketak, snowboard...
  • 19 erremonte: 9 teleaulki, 4 teleski eta 6 zinta

Zerbitzuak:

 

  • Eski eskolak
  • Haurtzaindegia eta elur-lorategia
  • Jatetxeak eta ostatuak
  • Klase partikularrak
  • Segurtasun gunea
  • Alokatzeko materiala
  • Umeentzako jokoak
  • Zerbitzu medikua
  • Centro Comercial
  • Snowpark
  • Merkatal gunea
  • Argazkilaritza
  • Skity gunea
  • Eta abar

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Cerler estazioa, Benasqueko bailaran dago, eta Aragoiko Pirinioko altuena da. Estazioaren inguruan, 3.000 metroak gainditzen dituzten gailurrak daude. Estazioa Cerler eta Ampriu bailaren artean dago.

Cerler eski estazioan iraupeneko eskia, alpino, snowboard, nordikoa eta oso bestelako eski eta elur kirolak praktikatzeko aukera dago, "Quebrantahuesos DH" froga handia ere bertan egiten da.

Cerler eski estazioan erlojupeko slalom-a, boardercross-a, snowspeed-a edo speed riding-a ere praktikatu daitezke. Horretaz gain, skity guneak ere baditu, zeinetan kafetegi nagusi bi daude eta uneoro konektatuta egoteko, Ampriun 2.000 metrora eta baita Cerlerren ere 1.500 metrora, wifi-a erabilgarri dute.

Cerlerrek eskiatzeko 76 Km ditu ( 62 pista) eta eskiatzeko estilo desberdinetarako egokituta daude, beste 2,5 Km ere badira snowparketarako, azken hauek gainera, Espainiako handienak dira. Elur mailarik baxuena 1.500 metrokoa da eta maximoa 2.630 metrokoa. Eski estazio guztietatik, Cerlerrekoa da eskiatzeko maldarik handiena daukana, 1.130 metrokoa, alegia. Eski estazioan 375 kanoi daude eta hauek, eskiatzeko 37 Km eskaintzen dituzte.

Beste zerbitzu batzuk:

Nola iritsi: Cerlerrera heltzeko Donostiatik aterako gara eta Frantzia aldetik egiten den bidea gomendatuko dugu. Tarbesetik, Montrejeau aldera zuzendu, eta Espainiara iritsi bezain pronto, Biela zeharkatuko dugu. Ondoren Vialler eta Castejón de Sos-erako bidea hartuko dugu. Azken puntu honetatik abiatuta, kartel egokiak daudenez dena ondo abisatuta jarraituko dugu eta ez da galtzeko arriskurik egongo. Autoa uzteko aparkaleku bi daude, bata Cerlerren eta bestea Amprium, eski estazioko sarrera bietan alegia.

Harremanetarako: cerler.com webgunea. Telefonoa: 974 551 012

Cerlerren elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Cerlerren webkamerari esker, unean-uneko eguraldia ezagutu.

¡Zure eskiko argazkiak bidali!

 

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena