Formigalgo eski-estazioa

Aragoiko Pirinioak

  • Formigal. Argazkia: Atudem

    Formigal. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garaiera:

  • 1510 – 2250 metro

Pistak:

  • Eskiatzeko 137 kilometro
  • 97 pista (7 berde, 19 urdin, 33 gorri y 38 beltz)
  • 21 igogailu
  • Zulo pista bat, 2 snowpark, motorrentzako zirkuitu bat, txakur-leretarako zirkuitu bat, 3 boarder-cross/ski-cross, pista argiztatu bat, lehiaketarako 2 estadio eta snow-bike bat

Zerbitzuak:

 

  • Kafetegiak, jatetxeak eta dendak
  • Tenis pistak
  • Pilotalekua
  • Eskalada-murrua
  • Aisialdirako guneak eta umeentzako topalekua
  • Arku-tiroa praktikatzeko gunea
  • Mendiko bizikleten alokairua

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Huesca probintzian kokatzen da. Eskiatzeko dituen 97 pistei esker, lehenengo mailako nazioarteko zentro turistikoa da Formigal, udan nahiz neguan.

Formigal eski estazioa Huesca probintzian dago, Sallent de Gallegoko udalerrian, Frantziako mugatik kilometro gutxitara. Nazioarteko zentro turistikoa da, udan nahiz neguan mota guztietako entretenimenduak eskaintzen dituena.

Formigalen hainbat kirol praktikatzeko aukera eskaintzen da, nahiz eta gehienbat eski alpinoagatik ezaguna izan. Ezin ahaztu erraketekin ibiltzeko aukera edo eta boarder cross pista hartzeko ere bertan direla. Formigaleko pistetatik panoramika zoragarriak ikus daitezke. Midi-Pyrénees mendikatearen tontor nagusienak begiztatu daitezke Tres Hombres izeneko gailurretik, tartean, Midi D´Ossau, Balaitus, Picos de Argualas, Picos del Infierno, Ferraturas eta Baladrias.

Kirol eta aisialdirako jarduerak praktikatu daitezke uda bitartean. Gainera, uztailean eta abuztuan igerileku irekiaz gozatzeko aukera dago. Honekin batera, tankera guztietako kirol ekitaldiak eta alderdi eder hauetatik txangoak ere prestatzen dituzte.

Nola heldu: errepidetik, Donostiatik, Iruña-Jaka-Formigal norabide hartuta. Hurbil dauden aireportuak: Pau (66 km-ra), Huesca-Pirinioak (102 km-ra), Iruña (160 km-ra) eta Zaragoza, (165 km-ra).

Harremanetarako: formigal.com webgunea. Telefonoa: 976 976 071

Formigaleko elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Formigal webkamerari esker, unean-uneko eguraldia ezagutu.

Bidali eski argazkiak!

 

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena