Zuzenean

Ondoregotza

Horrela jarraitu dugu, zuzenean, Juan Carlos erregearen abdikazioa

  • 22:10 Juan Carlos erregearen abdikazioaren inguruko informazioa, webgune berezian

  • 22:10 Manuel Valls Frantziako lehen ministroak esan du Juan Carlos erregeak ''nazioarteko proiekzioa'' eman diola Espainiari, eta herria askatasunekiko errespeturantz bideratzen jakin duela.

  • 20:50 Rey erregea abdikazioa kontzentrazioa Sol EFE

  • 20:39 Milaka lagun bildu dira Madrilgo Sol plaza, Europa Press agentziaren arabera. Bertan izan dira, besteak beste, Cayo Lara eta Alberto Garzon (IU) eta Juantxo Lopez de Uralde (EQUO).

  • 20:35 500 bat lagun bildu dira Iruñean III. Errepublikaren alde, EFE agentziaren arabera.

  • 20:20 1.500 lagun baino gehiago bildu dira Madrilgo Sol plazan, Polizia iturrien arabera, Errepublikaren alde eta monarkiaren inguruko erreferenduma eskatzeko.

  • 20:18 PSOEko diputatu batek boto-askatasuna eskatu du abdikazioaren legearen aurrean.

  • 19:56 Errege-erregina izendatu ostean ere, egungo etxebizitzan jarraituko dute Felipek eta Letiziak.

  • 19:47 Abdikazioa iragartzeko behin betiko data erregeak, Rubalcabak eta Rajoyk adostu zuten, Zarzuelako iturrien arabera.

  • 19:35 Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak eskertu egin dio erregeari ''Espainiari eskainitako azken zerbitzu jarduna''. Barcinak dio abdikazioa erabaki ''eskuzabala eta egokia'' dela.

  • 19:25 Hiru eta sei aste bitartean joko dute Felipe VI.a izendatzeko izapideek.

  • 19:17 Erregeak komunikabideei: ''Niganako interes maila ez da inoiz izan gaurkoa adinakoa''

  • 18:48 Ban Ki-moon NBEren idazkari orokorrak Juan Carlos erregeak egindako ''zerbitzu publiko bikaina'' azpimarratu du.

  • 18:44 Jordi Pujol Kataluniako Generalitateko presidente ohiak uste du ''Espainia ongi ez doala'' agerian uzteko ''atentziorako deia'' dela abdikazioa.

  • 18:36 PSOEko gazteriak babestu egin ditu Estatu eredua aldatzeko erreferendumaren aldeko elkarretaratzeak.

  • 18:29 Terrorismoaren biktimek egindako lana eta eskainitako babesa eskertu dizkiote erregeari.

  • 18:24 Gipuzkoako Foru Aldundiaren hitzetan, espainiar estatuak ''krisi politiko sakona'' bizi du. ''Desegiten'' ari dela dio.

  • 17:29 I-E alderdiaren iritzian sistema "eraitsita" dagoelako etorri da abdikazioa eta erreferenduma egitea eskatu du

  • 17:18 Etxe Zuriak ere goraipatu du erregeak "trantsizio historikoan egindako gidari lana"

     

  • 17:09 Schulzek Juan Karlos erregeak Espainiako demokraziaren "zutabe" gisa izandako ibilbidea goraipatu du

     

  • 17:02 Nafarroako Batzorde Errepublikarrak prentsaurreko bat deitu du biharko, Gobernuaren Ordezkaritzak gaurko elkarretaratzea debekatu ostean

  • 16:49 Espainiako Ehiza Errege Federazioak erregea "eredugarria" dela nabarmendu du

  • 16:30 Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak debekatu egin du Errepublikar Batzordeak gaur arratsalderako deitutako elkarretaratzea

  • 16:05 Zapaterok eskatu du erregearen erabakian konfiantza izatea

  • 16:32 Aralarren ustean, abdikazioaren ondorengo "urrats demokratiko bakarra, hitza herriari ematea da"

  • 15:30 Estatuko Aldizkari Ofizialak Lege Organikoa publikatu arte ez da erregearen abdikazioa gauzatuko

  • 15:21 Bankuetako zenbait presidentek eta enpresa munduko ordezkari askok erregearen lana goraipatu dute

  • 15:06 Gobernu belgikarrak Espainiaren eta Belgikaren arteko harreman estua eskertu dio erregeari

     

  • 15:05 Ezker Anitzak Errepublikako bandera balkoitan eskegitzeko deia egin du

  • 14:55 Geroa Baik monarkiaren gaineko erreferendum lotesle bat egitea eskatu du

     

  • 14:51 BNGk Errepublika eraikitzeko "prozesu konstituziogilea" abiaraztea proposatu du, "Frankismoaren oinordetzarekin bukatzeko"

  • 14:38 Erregeak bortxaezintasuna galduko luke tronua utzi eta gero, lege berri batek babestu ezean

     

  • 14:35 Nerea Llanosek Euskadiko PPk erregearengan sentitzen duen "errespetua" eta "esker ona" azpimarratu du

  • 14:27 Erregeak Espainiako demokraziaren alde egindako lana txalotu du David Cameronek

     

  • 14:21 Durao Barrosok (Europako Batzordea) erregeak "historian" egindako lana nabarmendu du

     

  • 14:18 Kongresuko Mahaiak bihar arratsaldean jasoko du erregearen abdikazioaren gaineko Legea

  • 14:14 Juan Karlos erregeak demokraziari egindako "ekarpena" azpimarratu du Nafarroako Gobernuak

     

  • 14:09 EH Bilduk "euskal errepublika" eraikitzeko indarrak batzeko deia egin du

  • 14:01 ERCk udaletxeen aurrean Kataluniako banderekin 20:00etan elkarretaratzeak egiteko deia luzatu du

  • 13:58 Rubalcabak erregearen lana goraipatu eta "Estatuaren osotasuna bermatu" duela nabarmendu du

  • 13:52 Andoni Ortuzarrek "atzerapen gehiagorik gabe" Estatu eredu berriari ekiteko eskatu dio errege berriari

     

  • 13:46 Artur Mas: "Erregetzan aldaketa egongo da, baina ez prozesu kataluniarrean, azaroaren 9an egingo baita'

  • 13:42 UPyDk eskerrak eman dizkio erregeari bere "arduragatik" eta ondorengotza prozesuan kolaboratzeko prest agertu da

  • 13:40 Pablo Iglesiasek (Podemos) erreferenduma babesteko eskatu die PPri eta PSOEri, bestela, "demokraziari lapurtuko lioketelako"

  • 13:29 Juan Karlos Izagirrek esan du Espainian "monarkiak abdikatu" beharko lukeela

  • 13:27 Juan Karlos I.a "trantsizioaren artisaua" izan da, Hollanderen hitzetan

     

  • 13:26 Juan Karlos I.a: 'Felipek egonkortasuna irudikatzen du'

  • 13:01 Zenbait hedabidek edizio berezia kaleratuko dute gaur arratsaldean, abdikazioa dela eta

  • 12:52 #ElReyAbdica traola da nazioartean

  • 12:49 Erregea gaur, 09:00etan, bildu da Rajoyrekin Zarzuelan abdikazioaren akta emateko, eta ondoren mezua grabatu du

  • 12:47 Podemos-en arabera, "zaila da" erregearen erabakia eta Europako hauteskundeetako emaitzen arteko "lotura" ez egitea

  • 12:44 PSE-EEk erregeak "demokrazia berreskuratzeko eta mantentzeko" egindako lana goraipatu du

  • 12:42 Bildu: 'Errege Etxea erabakitzeko eskubidearen ukapenaren ikur da'

  • 12:41 Nazioarteko hedabideek Juan Karlos I.aren abdikazioaren albistea jaso dute azaleko orrietan

  • 12:13 Erregearen abdikazioa "Espainiari egindako zerbitzu berri bat" izan da, PPren ustean

  • 12:09 Pertsona gutxik ezagutzen zuen abdikazioaren erabakia; Felipe printzeak, Mariano Rajoyk, Alfredo Perez Rubalcabak eta Rafael Spottorno Erregearen Etxeko buruak (eta azken horren aurreko kargudun batzuek)

  • 12:08 Erregearen agerraldia atzeratu dute berriro ere, 13:00etan izango da

  • 12:05 Zenbait alderdik eta hiritarrek Errepublikaren eta Erreferendum baten aldeko elkarretaratzeak ditu dituzte Estatu osoan, 20:00etan

  • 11:59 Erregeak agerraldia egingo du gaur arratsaldean Zarzuelan, lehenengoa abdikazioa iragarri ondoren

  • 11:58 Espainiako monarkia, Europako zaharrena eta munduko bigarrena

  • 11:56 Erregea, abdikazioa sinatzen

    erregea abdikazioa sinatzen el rey firmando la abidación EFE

  • 11:52 IU, Podemos eta Equo alderdiek monarkiaren gaineko galdeketa egitea eskatu dute

  • 11:50 Urkulluren esanetan erregearen abdikazioak aukera bat zabalduko du Euskadin

  • 11:47 Erregeak 12:30ean egingo du agerraldia telebistan, zergatik abdikatu duen azaltzeko

  • 11:45 Alfonso Guerrak esan duenez, "ez da egokia" Errepublika proposatzea, Espainiak "egonkortasuna behar duelako"

  • 11:44 Erregeen Etxearen web gunea jausi da, abdikazioaren iragarpenaren ostean

  • 11:37 Erregeak agiri honen bidez eman du erabakiaren berri

    documento dokumentua abdicación abdikazioa rey erregea iturria: EFE

  • 11:17 Herbereetako Beatriz eta Belgikako Alberto II.a izan ziren Europan abidkatu zuten azken errege-erreginak, 2013an

  • 11:13 -k 40.000 txio baino gehiago eragin ditu ordubete baino gutxiagoan

  • 11:12 Aurreko urtarrilean hartu zuen Erregeak abdikatzeko erabakia

  • 11:08 20:00etan Sol-era (Madril) joateko deia egin dute, prozesu konstituziogile bat abiaraztea eskatzeko

  • 11:06 Espainiako Gobernuak bihar onartuko du abdikazioa zehaztuko duen Lege Organikoa

  • 11:04 Erregeak uko egin duela iragarri duen txioak 11.000 bider bertxiokatu dute 11 minututan

  • 11:04 Erregeak ohar bat bidaliko du eguerdian

     

  • erregea rey juan carlos felipe borbon iturria casareal

    10:53

Igo

Bisitatuena

1
 
kargatzen