Teknologia
Sakelako telefonoak
Erredakzioa
Google Play dendan Android gailuetarako aplikazioak daude, gehienak doakoak, sakelako telefonoaren bateria luzatzeko, informazioa azkarrago partekatzeko edo gutxiago gastatzeko, besteak beste.
Samsung Galaxy III sakelako telefonoa. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Google Play Sareko dendan eskuratu daitezkeen aplikazioek, besteak beste, bateria aurrezteko, erabiltzaileen artean artxiboak partekatu eta bidaltzeko prozesua azkartzeko, eta aplikazio bakar batetik hedabideetako eta sare sozialetako informazioa kontsultatzeko aukera ematen dute.
Google Play Android gailuetarako aplikazioen dendan, 675.000 aplikazio eta joko baino gehiago eskuratu daitezke. 2012ko irailaren amaieran, Google Play dendak 25.000 deskarga baino gehiago izan zituen. Hala ere, zein dira gure gailuetarako aplikaziorik erabilgarrienak?
Aplikazio horiek (gehienak doakoak dira) sakelako telefonoaren bateria luzatzeko, informazioa azkarrago partekatzeko edo gutxiago gastatzeko balio dute. Hauek dira horietako batzuk:
Whatsapp. Gehien deskargatu duten horietako bat da. Aplikazio honi esker, erabiltzaileak bere lagunekin denbora errealean mezuak idatz ditzake. Gainera, Whatsapp zerbitzua smartphone bat erosteko arrazoi nagusietakoa izaten da. Doakoa da.
Flash Player. Erabiltzaileak Sarean aurkituko dituen multimedia edukiak ikusteko aplikazioa da. Instalatu ostean, erabiltzaileak Flash animazioak ikusi ahalko ditu. Doakoa da.
Bump. Aplikazio honi esker, bi sakelako telefonoren (Android edo iOS sistema) edo telefono eta ordenagailu baten artean artxiboak (argazkiak...) bidaltzeko aukera izango du erabiltzaileak. Doakoa da.
Flipboard eta Pulse. Aplikazio hauek sare sozial ezagunenekin erabil daitezke, eta hedabideetako, blogetako eta sare sozialetarako informaziorako sarbide bat da. Plataforma bakar batetik informazio hori irakurtzeko eta partekatzeko aukera eskaintzen du. Doakoak dira biak.
JuiceDefender Ultimate. Smartphone telefonoei bateria berehala bukatzen zaielako kexatzen dira erabiltzaileak. Aplikazio honekin, energiaren kontsumoa neurtu ahalko dugu. 4,99 euro balio du.
Google Play Sareko dendan eskuratu daitezkeen aplikazioek, besteak beste, bateria aurrezteko, erabiltzaileen artean artxiboak partekatu eta bidaltzeko prozesua azkartzeko, eta aplikazio bakar batetik hedabideetako eta sare sozialetako informazioa kontsultatzeko aukera ematen dute.Google Play Android gailuetarako aplikazioen dendan, 675.000 aplikazio eta joko baino gehiago eskuratu daitezke. 2012ko irailaren amaieran, Google Play dendak 25.000 deskarga baino gehiago izan zituen. Hala ere, zein dira gure gailuetarako aplikaziorik erabilgarrienak?Aplikazio horiek (gehienak doakoak dira) sakelako telefonoaren bateria luzatzeko, informazioa azkarrago partekatzeko edo gutxiago gastatzeko balio dute. Hauek dira horietako batzuk:Whatsapp. Gehien deskargatu duten horietako bat da. Aplikazio honi esker, erabiltzaileak bere lagunekin denbora errealean mezuak idatz ditzake. Gainera, Whatsapp zerbitzua smartphone bat erosteko arrazoi nagusietakoa izaten da. Doakoa da.Flash Player. Erabiltzaileak Sarean aurkituko dituen multimedia edukiak ikusteko aplikazioa da. Instalatu ostean, erabiltzaileak Flash animazioak ikusi ahalko ditu. Doakoa da.Bump. Aplikazio honi esker, bi sakelako telefonoren (Android edo iOS sistema) edo telefono eta ordenagailu baten artean artxiboak (argazkiak...) bidaltzeko aukera izango du erabiltzaileak. Doakoa da.Flipboard eta Pulse. Aplikazio hauek sare sozial ezagunenekin erabil daitezke, eta hedabideetako, blogetako eta sare sozialetarako informaziorako sarbide bat da. Plataforma bakar batetik informazio hori irakurtzeko eta partekatzeko aukera eskaintzen du. Doakoak dira biak.JuiceDefender Ultimate. Smartphone telefonoei bateria berehala bukatzen zaielako kexatzen dira erabiltzaileak. Aplikazio honekin, energiaren kontsumoa neurtu ahalko dugu. 4,99 euro balio du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa