Teknologia
SARE SOZIALAK
X sarea parodia kontuak identifikatzeko etiketa berria erakusten hasi da
AGENTZIAK | EITB Media
Etiketa berri hori gehituta, gardentasuna areagotu eta engainuak eta gaizki-ulertuak saihestu nahi ditu sare sozialak.
-
X (lehen Twitter) sare sozialaren interfazea. Artxiboko argazkia: EFE
X (lehen Twitter) sare soziala etiketa bat erabiltzen hasi da parodia kontuak identifikatzeko, gardentasuna areagotzeko eta engainuak eta gaizki-ulertuak saihesteko asmoz.
Gaur-gaurkoz X sareak hainbat etiketa erabiltzen ditu kontuak identifikatzeko: urdina, urre kolorekoa edo grisa. Urdinak esan nahi du X Premium erabiltzailea dela, urre kolorekoak, erakunde ofizial batena, eta grisak gobernu, erakunde edo funtzionario batena.
Sare sozialak Safety kontuan azaldu duenez, helburua X sarearen gardentasuna areagotzea da, eta, aldi berean, engainuak eta gaizki-ulertuak saihestea bermatzea.
We’re rolling out profile labels for parody accounts to clearly distinguish these types of accounts and their content on our platform. We designed these labels to increase transparency and to ensure that users are not deceived into thinking such accounts belong to the entity…
— Safety (@Safety) January 10, 2025
Etiketa berri hori argitalpenetan eta kontuen profiletan agertuko da, edukiaren iturria zein den "argi eta garbi" erakusteko.
Bestalde, X sareak laster iragarriko du noiztik aurrera izango den derrigorrezkoa etiketa berria parodia kontuentzat.