Teknologia
TELEKOMUNIKAZIOAK
agentziak | eitb media
'Hardware' akats bat dela medio, 10:00etatik 17:00ak arte arazoak izan dira telefono deiekin. Arratsaldean zerbitzua erabat berrezarri da.
Telefonoa. Argazkia: EFE
Digi telekomunikazio operadoreak arazoak izan ditu astelehen honetan eta erabiltzaile asko deiak egin eta jaso ezinda egon dira ordu luzez.
Downdetector horrelako arazoak atzematen dituen webgunearen arabera, goizeko hamarrak aldera hasi dira arazoak. X sare sozialean ere Digiren hamaika erabiltzaile kexu agertu dira, ezin zutelako deirik egin eta jaso.
Operadoreak azaldu duenez, Digiren datuak kudeaketzeko 'hardware'an akats bat izan da gaur goizean eta berehala jarri dira lanean arazoa konpontzeko. Azkenean, 17:00ak inguruan lortu dute arazoa "guztiz konpontzea" eta ordutik aurrera, normaltasunez egin eta jaso ahal izan dira deiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa