12:16

Teknologia

SARE SOZIALAK

Twitterrek, Elon Musken sareak, X.com domeinura migratu du erabat

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Joan den uztailean Twitterreko logoa X-era aldatu bazen ere, Twitter.com izaten jarraitu du gaur arte.

  • Sare sozialaren logoa

    Sare sozialaren logoa. Argazkia: X.com.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

X sare sozialak (lehen Twitter zena) X.com domeinura migratu du erabat, Elon Musk jabeak argitalpen batean baieztatu duenez.

Joan den uztailean Twitterreko logoa X-era aldatu bazen ere, Twitter.com izaten jarraitu du gaur arte.

"Sistema zentral guztiak X.com-era pasatu dira", adierazi du Muskek X-n. 

Muskek adierazi du X makro aplikazio batera hedatzea duela helburu, bideo-deiak, jokoak, berriak, online erreserbak eta beste zerbitzu batzuk konbinatu ditzan.

Europako erregulatzaileak X ikertzen ari dira, beste sare batzuk bezala, desinformazioari egin diezaioketen ekarpenagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena