13:24

Teknologia

ZIBERGAIZKILEAK

Eusko Legebiltzarrak hacker errusiarren beste eraso bat jaso du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gasteizko Ganberako teknikariek itxi egin dute Legebiltzarraren webgunea, segurtasun arrakalarik ireki ez dadin.

  • Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Eusko Legebiltzarra

    Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Eusko Legebiltzarra

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarrak Errusiako hacker talde baten erasoa jaso du gaur, bigarrena aste honetan, eta asteartean bezala, Estatuko beste erakunde batzuetara ere zabaldu da zibererasoa.

Zerbitzarien aurkako erasoaren berri izandakoan, Legebiltzarraren webgunea itxi dute, segurtasun arrakalarik ireki ez zedin.

Erakundeko iturrietatik azaldu dutenez, asteartean jasandako erasoaren antzekoa da gaurkoa, hau da, zerbitzariak gainez egitea blokatu arte. Aurrekoan hurrengo egunerako lortu zuten konpontzea.

NoName057 izeneko hacker taldeak, Eusko Legebiltzarraren webguneari ez ezik, Estatuko beste erakunde batzuen webei ere egin zien eraso, eta protesta egiten ari diren lehen sektoreko langileei elkartasuna adierazteko egin omen zuten.

NoName057k Telegramen aitortu du eraso horien ardura, eta Murtziako, Asturiasko eta Kanarietako parlamentuei ere eraso diela jakinarazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena