Teknologia
Kaleratzeak
Agentziak | EITB Media
Langileen % 13ri eragingo dio kaleratzeak, 18 urtean egindako lehenak. Zuckerbergek aitortu du huts egin zuela pandemian inbertsioak handituta. "Zoritxarrez, ez da nik espero bezala atera. Oker nengoen eta nire egiten dut horren erantzukizuna", esan du.
Zuckerberg, konpainiari Meta izena jarri ziola iragartzeko bideoan.
Facebook, WhatsApp eta Instagram sare sozialen jabe den Meta konpainiak ohar batean iragarri duenez, langileen % 13 kaleratuko ditu (11.000 bat behargin).
Mark Zuckerberg buru duen konpainiak 18 urtean egiten duen lehen kaleratze handia da. Gainera, zehaztu du 2023ko lehen hiruhilekoan ez duela kontratazio berririk egingo. Lan gabe geratuko direnek mezu elektronikoa jasoko dute euren kaleratzearen nondik norakoekin.
Zuckerbergek berak oharrean aitortu du konpainiak hartutako erabaki "zailenetakoa" izan dela, eta gertatutakoaren erantzukizuna bere egiten duela.
Horren hitzetan, pandemiaren eraginez, merkataritza elektronikoak gora egin zuen nabarmen, eta horrekin baita "gure diru sarrerak ere, izugarri". "Jende askok aurreikusi zuen pandemia bukatuta ere goraka jarraituko zuela, nik ere, tartean. Ondorioz, modu adierazgarrian handitu nituen inbertsioak. Zoritxarrez, ez da nik espero bezala atera. Oker nengoen eta nire egiten dut erantzukizuna", erantsi du.
Orain, atzeraldi ekonomikoaren ondorioz, publizitateagatik jasotako diru sarrerak asko jaitsi dira, eta iragarleen arteko lehia handitu da. "Diru sarrerak nik espero nuen mailatik dezente behera daude", esan du. Hori horrela, kostuak gutxitu eta unitate batzuk (Adimen Artifizialaren motorrarena, besteak beste) lehenesteko hautua egingo du konpainiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa