Teknologia
Tolosan
Erredakzioa
Bildutako 600 pertsonak 400 ordenagailu izango dituzte lanean giga bateko abiaduran (1.024 mega).
600 informatika-zale inguru Tolosan daude Gipuzkoa Encounterren seigarren edizioan parte hartzen. Ekitaldia Tolosako Usabal kiroldegian egiten ari dira eta astelehena arte iraungo du. Helburu nagusia sormena, heziketa eta informatika zaleen arteko elkarlana bultzatzea da ekitaldien, hitzaldien, tailerren eta lehiaketen bidez.
Antolatzaileek aditzera emandakoaren arabera, ekitaldiaren inaugurazioan izan da, besteak beste, Ibai Iriarte Tolosako alkatea. Iriarteren hitzetan, Gipuzkoa Encounter informatikak Euskadin duen indarraren adibide da, "bat eta zero zenbakietan oinarritutako lengoaiaren atzean dauden pertsonak, enpresak, baliabideak eta proiektuak" balioztatzen baititu.
Bestalde, Lore Martinez de Axpe Gipuzkoako Aldundiko Informazioaren Gizarteko Sistemen arduradunak parte-hartzaileak hurrengo hiru egunetan "ikastera, sortzera, partekatzera eta lehiatzera" animatu ditu.
Ekitaldia Euskalamiga elkarteak koordinatzen du eta Tolosako Udalak eta Euskaltel Fundazioak antolatuta dago. Horrez gain, Euskaltelek, Gipuzkoako Aldundiak eta Jaurlaritzako Industria, Innobazio, Merkataritza eta Turismo Sailaren babesa du, Spriren bitartez.
Bildutako 600 pertsonak 400 ordenagailu izango dituzte lanean giga bateko abiaduran (1.024 mega).
600 informatika-zale inguru Tolosan daude Gipuzkoa Encounterren seigarren edizioan parte hartzen. Ekitaldia Tolosako Usabal kiroldegian egiten ari dira eta astelehena arte iraungo du. Helburu nagusia sormena, heziketa eta informatika zaleen arteko elkarlana bultzatzea da ekitaldien, hitzaldien, tailerren eta lehiaketen bidez. Antolatzaileek aditzera emandakoaren arabera, ekitaldiaren inaugurazioan izan da, besteak beste, Ibai Iriarte Tolosako alkatea. Iriarteren hitzetan, Gipuzkoa Encounter informatikak Euskadin duen indarraren adibide da, "bat eta zero zenbakietan oinarritutako lengoaiaren atzean dauden pertsonak, enpresak, baliabideak eta proiektuak" balioztatzen baititu. Bestalde, Lore Martinez de Axpe Gipuzkoako Aldundiko Informazioaren Gizarteko Sistemen arduradunak parte-hartzaileak hurrengo hiru egunetan "ikastera, sortzera, partekatzera eta lehiatzera" animatu ditu. Ekitaldia Euskalamiga elkarteak koordinatzen du eta Tolosako Udalak eta Euskaltel Fundazioak antolatuta dago. Horrez gain, Euskaltelek, Gipuzkoako Aldundiak eta Jaurlaritzako Industria, Innobazio, Merkataritza eta Turismo Sailaren babesa du, Spriren bitartez. Bildutako 600 pertsonak 400 ordenagailu izango dituzte lanean giga bateko abiaduran (1.024 mega).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa