Teknologia
FBIk webgunea itxi du
Erredakzioa
'Ez daukagu zer ezkutatu', esan du Kim Schmitz webguneko sortzaileak. AEBetan atzeratu egin dute SOPA legearen inguruko bozketa.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Behin-behineko espetxealdia ezarri diete Kim Schmitz MegaUpload webgunearen sortzaileari eta ostegun honetan atxilotutako beste hiru kideei. ''Ez daukagu zer eskutatu'', esan du Schmitzek auztegian, komunikabideen aurrean.
FBIk (Ikerketa Bulego Federala) artxiboak gordetzeko eta deskargatzeko munduko webgune handi eta arrakastatsuena itxi du ostegun honetan, eta lau pertsona atxilotu ditu, tartean fundatzailea. ''Pirateria informatiko nazioarteko sare kriminal" bateko kide izatea egotzita, egile eskubideak urratuz 500 milioi dolarreko kalteak egin izana leporatu die. Kim Smith ('Kim Dotcom' ezizenaz ezaguna) MegaUploadeko fundatzaileaz gain, Finn Batato 38 urteko alemaniarra, Mathias Ortmann40 urteko alemaniarra eta Bram van der Kolk 29 urteko herbeheretarra ere atxilotu dituzte. Zeelanda Berriko atxiloketez gain, hainbat sarekada egin dituzte AEBetan eta beste bederatzi herrialdetan, tartean Herbeheretan eta Kanadan. Operazio horietan, 50 milioi dolar atzemandituzte "aktibo informatikotan".
Akusazioaren arabera, "bost urtez, erakundeak filmak, musika, telebistasaioak, liburu elektronikoak eta sofwarea erreproduzitzen eta banatzen zituzten webguneak kudeatu ditu", eta 175 milioi dolarreko mozkinak lortu izan ditu. Agirian, FBIk adierazi du MegaUpload "egile eskubide urraketen aurka AEBetan inoiz izandako auzi kriminal handienetakoa" dela. MegaUploadek Hong Kongen zuen egoitza, eta 150 milioi harpidedun zituen. Webgune horretan artxiboak igo zitezkeen, gainerako erabiltzaileek deskargatu ahal izateko. Nolanahi ere, agintariek esan dute webguneko koordinatzaileek dirua ematen zietela hainbat erabiltzaileri, legez kanpoko materiala igotzeko. Webgunea oso ospetsua da eta, adibidez, musikaren munduko hainbat artistak, Alicia Keysek eta Kanye Westek kasu, babesa agertu izan diote.
SOPA legea
Milaka webgunek (tartean Wikipedia eta Google) SOPA legearen aurka 24 orduko "itzalaldia" egin eta egun batera etorri da MegaUploaden itxiera. Nolanahi ere, FBIk azaldu du operazioak ez duela inolako loturarik AEBetako Kongresuak 'pirateria' informatikoaren aurka sustatutako lege horrekin. Ostiral honetan bertan, SOPA eta PIPA proiektuen bozketa atzeratu dute AEBetan.
PeliculasYonkis, SeriesYonkis eta Taringa, salatuen artean
PeliculasYonkis, SeriesYonkis eta Taringa webguneak ere salatutakoen artean daude, auzitegian aurkeztutako salaketaren arabera. Edonola ere, Seriesyonkis eta PeliculasYonkis webguneko arduraduna den Burn Media empresa ohar bat kaleratu du, Megauploadekin inongo harreman komertzialik izan ez duela azaltzeko.
Anonymousen erantzuna
MegaUploaden itxieraren aurrean protesta egiteko, Anonymous pirata taldeak eraso egin die AEBetako Justizia Departamenduaren, Universal Music ekoiztetxearen eta AEBetako Zinema Elkartearen webguneei, besteak beste.
Anonymoysek bere gain hartu ditu erasoak Twitterren.
Taldearen esanetan, "Anonymousek inoiz egindako eraso handiena" izan da, gutxienez 5.635 pertsonak hartu baitute parte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa