Teknologia
Protesta
Erredakzioa
AEBetako Kongresua pirateriaren aurkako legeari buruz eztabaidatzen ari da eta ekimenaren kontra protesta egiteko itzalaldia abiatu dute AEBetan 10.000 webgunek baino gehiagok.
Googlek gaur erakutsi duen azala. Argazkia: Google
Informazio gehiago (1)
AEBetako Kongresuak pirateriaren aurka onartu nahi duen SOPA ("Stop Online Piracy Act") legeari buruz eztabaidatzen ari da egun hauetan eta neurriaren kontra protesta egiteko itzalaldia abiatu dute AEBetan 10.000 webgunek baino gehiagok. Protestarekin bat egin dutenen artean daude Google, Wikipedia, Wordpress eta Mozilla, Interneteko konpainia garrantzitsuenetako batzuk.
"Imagina ezazu doako ezagutzarik gabeko mundua... Oraintxe bertan, AEBetako Kongresua Internet ireki eta askeari kalte handia egin liezaiokeen lege bat aztertzen ari da", argitaratu du Wikipediak. Mundu osoko entziklopedia zibernetiko handiena sortu duen enpresak 24 orduz bezeroak ekimenaren aurka protesta egitera deitu ditu.
Googlek bere bilatzailea blokeatu du eta logoaren gainean lauki beltz handi bat jarri du. Erabiltzaileak bertan klik eginez gero, mezu hau agertzen da: "Esan Kongresuari webgunea ez zentsuratzeko, mesedez".
"Internet babes ezazu. Lagundu iezaguzu Internet zensuratu nahi duen legediari aurre egiten", adierazi du Mozillak bere webgunean. Gainera, erabiltzaileari protestarekin bat egiteko aukera eskaintzen dio.
Wordpressek AEBetan gertatzen ari den eztabaidarekim sumindua dagoela adierazteko atarian agertzen diren eduki guztien gainean "Zentsuratua" kartela jartzea erabaki du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa