Teknologia
Internet
Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA
Eguerditik, eta ordubeteko tartean, Amazon.com, "The New York Times", "The Guardian" eta eitb.eus webguneak ez dira eskuragarri izan. Edukien hornitzaile bat jausi da eta horrek eragin du arazoa.
Edukien hornitzaile batek izandako arazo batek eragin omen du. Argazkia: Pixabay
Ordubetez, mundu mailako ehunka webgune erorita izan dira. Arazoak Euskal Herrian 12:00ak pasatxo zirenean hasi dira. Arazoak hainbat sare soziali (Twitch edota Reddit), Amazon.com webguneei, Paypal eta Spotify plataformei edota sareko hedabideei (The Guardian, The New York Times, Financial Times, Le Monde eta eitb.eus bera tartean) eragin die.
Webguneotara sartzen saiatzean, zerbitzariek "varnish cache server" akatsa (503 akatsa) edota konexio akats baten berri ematen zuten. Dena dela, 13:00etarako arazoa konpondu dute, eta ordutik denak eskuragarri daude.
eitb.eus-ek 503 akatsa eman du ordubetez. Pantailaren kaptura.
Fastly edukien hornitzailea jausi da, eta horrek eragin ditu arazoak, AEBko enpresa horrek gerora aitortu duenez. Fastly munduan dauden eduki zerbitzarietako bat da (ingelesez, CDN, Content Delivery Network).
CDN delakoak beharrezkoak dira interneten nabigatzeko, webguneei erabiltzaileen eskaerak kudeatzen laguntzen dietelako. Datuen zentro horiek internautei eskatzen dieten informazioa helarazten diete, nonahi daudela edota webgunearen zerbitzari nagusia zein den gorabehera.
Datuak eremu zabal batean banatuta, webguneek banda zabal gutxiago kontsumitu eta kargatze denbora txikiagoa dute, eta arinago erantzun ahal diete hainbat erabiltzailek batera egindako eskaerei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa