Teknologia
Amazon
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Konpainia teknologikoak irabaziak bikoiztu zituen 2020an, pandemiaren eraginez Internet bidezko erosketak ugaritu zirelako: 21.331 milioi dolarreko etekina izan zuen.
Jeff Bezos 2012ko ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Amazonek jakinarazi duenez, Jeff Bezos konpainiaren sortzaileak kontseilari-delegatu kargua utziko du 2021eko hirugarren hiruhilekoan, eta Andy Jassy Amazon Web Services alorreko buruak hartuko du haren tokia.
Forbesen arabera, munduko pertsonarik aberatsena da Bezos. Amazoneko presidente exekutiboa izango da egungo ardura uzten duenean.
"Gure emaitzak ikusita, uste dut unerik egokiena dela trantsizioa egiteko", adierazi du inbertitzaileei bidalitako gutun batean.
Andy Jassy 1997an iritsi zen Amazonera, enpresa sortu eta hiru urtera, hain zuzen ere. Hasieratik zuzendu du hodei-konputazioa, eta Amazon Web Services liderra da sektore horretan.
Zuzendaritzan egingo dituen aldaketen berri emateaz gain, konpainiak jakinarazi du 2020an irabaziak bikoiztu egin zituela, pandemiaren eraginez Internet bidezko erosketak nabarmen hazi zirelako. Zehatz-mehatz, 21.331 milioi dolarreko etekina eskuratu zuen iaz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa