Teknologia
INTERNET
N. V. | EITB Media
PuntuEUS Fundazioaren helburua gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea izango da 2021-2023 hirurtekoan.
Puntues Fundazioko kideek 2021-2023 ziklorako helburuak ezarri dituzte
PuntuEUS Fundazioaren patronatuak balantze ona eginez eta asmo eta erronka berriekin abiatu du urtea. Izan ere, PuntuEUS 2020 plana itxitzat eman eta PuntuEUS 2021-2023 plan estrategikoa abiatzea onartu du, eta gizartearen eraldaketa digitalean euskaratik eragitea izango du helburu.
"Ez dago zalantzarik helburuak arrakastaz bete direla. .eus domeinuak gure gizartean lortu duen onarpena eta presentzia handia da: % 242 hazi da domeinua epealdi honetan, domeinu kopurua ia hirukoiztuz eta 4.903 domeinu izatetik 11.927 domeinu izatera pasaz", azaldu du Josu Waliño Puntueusen zuzendariak.
Ibilitako bideari jarraiki “gizartearen eraldaketa digitalean euskaratik eragitea” izango da PuntuEUSen hurrengo hirurtekorako xedea. Horretarako, lau arlo edo erronka nagusitan jarriko ditu indarrak: gizarte digital euskalduna, domeinua, industria digitala eta kudeaketa aurreratua.
Datozen urteotan PuntuEUS Fundazioak euskararen estrategia digitalean sakonduko du, ohar batean azaldu dutenez, “industria digitalaren sektorean euskaratik eraginez”. .eus domeinua da horretarako tresna nagusia, eta helburua, euskararen lurralde digitalean nagusi izatea da.
Horretarako, domeinuaren zibersegurtasuna eta kalitate irizpideak areagotuko dira domeinuaren zabalkundea indartuz. Era berean, industria digitalean errotzen, domeinuen nazioarteko sektorean egoten eta eragiten jarraitzea da asmoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa