Teknologia
Mezularitza
Agentziak | Erredakzioa
Mezu horien hedapena murrizteko asmoz, aurrerantzean behin bakarrik birbidali ahal izango da askotan zabaldutako mezu bat.
WhatsApp. Artxiboko argazkia: Pixabay
WhatsApp berehalako mezularitza zerbitzuak muga berria ezarri du hainbat aldiz birbidalitako mezuentzat, eta orain txat edo talde bakoitzeko behin baino ezin dira zabaldu, gehiegizko birbidalketak eta desinformazioa saihesteko.
Maiz zabaltzen diren mezuei aplikatzen zaie neurria, eta, iaztik, konpainia horrek gezi bikoitzeko ikono batekin identifikatzen ditu jatorri ezezaguna duten mezuak, bidalketa egin duen erabiltzaileak bere kontaktuen artean ez dagoen beste pertsona batek bidalitako mezua zabaldu duela adierazteko.
"Desinformazioa ugaritu dezaketen birbidalketa kopurua nabarmen handitu dela ohartarazi digute erabiltzaileek", adierazi du WhatsAppek ohar batean.
Hala, mezu horien hedapena murrizteko asmoz, aurrerantzean behin bakarrik birbidali ahal izango da askotan zabaldutako mezu bat.
Mezuak talde bakoitzeko behin bakarrik birbidaltzeko muga aplikazioak mezu bat aldi berean 20 hartzaileri bidaltzeko aukera murriztu ondoren iritsi da; herrialde batzuetan, 5era jaitsi zuten muga hori. Horren ondorioz, mundu mailako mezuak % 25 murriztu ziren, konpainiaren arabera.
Horrez gain, WhatsAppek Munduko Osasun Erakundearekin eta nazioarteko 20 osasun ministerio baino gehiagorekin lortu berri duen lankidetzarako akordioa gogoratu du, herritarrei mezuak zuzenean bidaltzeko aukera eman eta plataforma horretan zurrumurruak zabaltzea saihesteko balio izan baitu. Horretarako, COVID-19 gaitzari aurre egiteko informazio-zentro bat prestatu du Facebooken azpiegiturei esker.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa