Teknologia
Teknologia berriak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
5G sare komertziala aireratu du Vodafonek ekainaren 15ean Espainiar Estatuko 15 hiriburutan. Teknologia berri hau soilik Samsung, LG eta Xiomi dispositiboetan erabili ahal izango da oraingoz.
Albisteak (1)
Ekainaren 15ean heldu da euskal hiriburuetara Vodafonen 5G sare komertziala. Aipatu telefono konpainiak Huawei eta Ericsson izango ditu hornitzaile, eta Samsung, LG eta Xiaomi sakelako telefonoetan egongo da erabilgarri. Hasiera batean, % 50eko estaldura izango dute konpainia horretako bezeroek Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean.
Larunbat honetan 15 hiritan jarri dute teknologia azkar hau martxan: Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Madrilen, Valentzian, Bartzelonan, Malagan, Sevillan, A Coruñan, Zaragozan, Santanderren, Vigon, Gijonen eta Logroñon.
Europan, Espainiako Estatua izango da Vodafonen 5G teknologia erabiltzen lehena, nahiz eta iragarri duten ekainaren 17an Italiara zabalduko dutela eta uztailaren 3an Erresuma Batura. Udarako, bestalde, Alemaniara iristea aurreikusi dute. Horrek esan nahi du 5G roaminga egongo dela herrialde horietan.
Horretarako, 3,7 gigahertzeko frekuentziaz baliatuko dira. Hala, datuak jaisterako orduan, segundoko gigabyte bateko abiadura harrapatuko du zerbitzuak, eta urte bukaerarako 2 gigabytera igoko dute. 5G abiadura, hortaz, hamar aldiz azkarrago joango da.
Vodafonek apiriletik aurrera ezarritako plan berri guztiek izango dute 5G zerbitzua, aparteko kosturik gabe, alegia, 200.000 lineatan egongo da erabilgarri, baina gainerako bezeroek tarifa berriren bat aukeratu beharko dute zerbitzua erabilgarri izateko.
Hain zuzen ere, Vodafone Ilimitada Total (49,99 euro hilabetean) eta Vodafone One Ilimitada Total (109,99 euro hilabetean) planak dituzten bezeroek izango dituzte G5aren abantaila: datu gaitasun mugagabea, itxarote-denbora nabarmen murriztuko da eta abiadura gorena.
Telefonoak eta zerbitzuak
Telefono konpainia 5G sakelako telefono berriak saltzen hasi zen astelehenean: Samsung Galaxy S10 5G, LG V50 ThinQ 5G eta Xiaomiren Mi Mix 3 5G. Aurki, gainera, 5G zerbitzura egokitutako telefono gehiago salduko omen ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa