11:58

Teknologia

Trumpen gerra komertziala

Androiden 'oinarrizko kide' izanik eguneratzeak ematen segituko duela esan du Huaweik

Agentziak | Erredakzioa

AEBko presidenteak konpainia txinatarra zerrenda beltzean sartu eta hiru egunera etorri da Googleren erabakia. Erabiltzaileek ezingo dute Android sistema eguneratu, ezta Gmail edo YouTube erabili ere.

  • Vista general del logo del gigante chino

    Vista general del logo del gigante chino. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Android sistema eragilea garatzeko "funtsezko ekarpenak" egin dituela esan du Huaweik, eta, horrenbestez, eguneratzeak eta saldu osteko zerbitzuak ematen jarraituko duela iragarri du, Googlek Huawei enpresa txinatarrarekin zituen negozioen parte bat bertan behera utzi ostean.

"Huaweik funtsezko ekarpenak egin ditu Android garatzeko eta hazteko. Nazioarteko kide gisa, kode zabalaren plataformarekin egin dugu lan, eta onurak ekarri dizkiegu erabiltzaileei zein industriari berari", esan du enpresa txinatarrak agiri batean.

Horrenbestez, Huaweik "saldu dituen zein biltegian saltzeko dituen ekipo guztiei eguneratzeak ematen jarraituko duela iragarri du, baita saldu osteko zerbitzuak ere", gaineratu du.

Donald Trump AEBko presidenteak konpainia txinatarra "zerrenda beltzean" sartu eta hiru egunera etorri da Googleren erabakia. Googlek bertan behera utzi ditu Huawei konpainia txinatarrarekin zituen negozioen parte bat, hardwareari eta softwareari lotutako transferentzia behar dutenak, hain zuzen ere, Reuters albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera.

Betoak Huaweiren sakelakoa edo tableta duten erabiltzaileei eragingo die zuzenean; izan ere, ezingo dituzte Googleren aplikazioak (Gmail, YouTube, Google Maps...) eguneratu. Horrez gain, oraindik merkaturatu ez diren gailuek ezingo dute Android sistema operatiboa erabili, ezta Google Play Store plataforma edota Gmail edo YouTube aplikazioak ere. Konpainia txinatarrak kode irekiko lizentzia duen Android bertsioa baino ezingo du erabili.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena