Teknologia
Kristal mota berria
Agentziak | Erredakzioa
“Gaur iPhone X maila bat gorago eraman dugu. Sekula sortu dugun iPhonerik aurreratuena aurkezten dizuet”, esan du Tim Cook Appleko kontseilari delegatuak.
iPhone Xs eta Xs Max. Argazkia: EFE
iPhone XS eta XS Max telefono adimendun berriak aurkeztu ditu gaur Apple multinazionalak. Pantailak kristal mota berria du, eta babes berezia ematen die likidoen aurrean. Urre, zilar eta gris koloreetan merkaturatuko dituzte.
“Gaur iPhone X maila bat gorago eraman dugu. Sekula sortu dugun iPhonerik aurreratuena aurkezten dizuet”, adierazi du Tim Cook Appleko kontseilari delegatuak aurkezpenean.
5,8 hazbeteko pantaila (14,7 zentimetro) du iPhone XS mugikorrak, OLED teknologiarekin; LCD pantaila tradizionalek baino kontraste eta distira handiagoa dute.
Bestalde, telefono berdinaren bertsio handiago bat aurkeztu du Applek, aurrekoetan egin bezala. Horrela, iPhone XS Max mugikorrak 6,5 hazbeteko (16,5 zentimetro) pantaila du, orain arteko handiena.
Aurrekoekin alderatuta, telefonoen tamaina ia aldatu gabe pantailak handitu ditu Applek. iPhone XSk, adibidez, Xaren tamaina bereko pantaila du, baina dispositibo txikiagoa da oro har.
Irudien erreprodukzioan hobekuntzak barneratu dituzte, Dolby Vision eta HDR10 teknologien bidez. Era berean, soinu estereo zabalago batentzako bozgorailuak jarri eta aurpegia ezagutzeko sistemaren abiadura areagotu dizkiete.
Urari aurre egiteko babesa hobetu diete telefonoei; “igerilekura erortzen baldin badira ere” ez dira izorratuko, eta likido mota anitzekin probak egin dituzte, “baita garagardoarekin ere”, nabarmendu du Philip Schiller konpainiako Marketing presidenteordeak.
iPhone Xs eta Xs Max. Argazkia: EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa