16:06

Teknologia

Nobedadeak

13tik 16ra igoko dute WhatsApp erabili ahal izateko gutxieneko adina

agentziak | erredakzioa

Maiatzerako prest egongo dira Facebooken enpresak gaurkotu dituen Zerbitzuaren baldintzak eta Pribatutasun politika.

  • WhatApp aplikazioa mugikorreko bertsioan. Argazkia: EFE.

    WhatApp aplikazioa mugikorreko bertsioan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

WhatsAppek bere mezularitza zerbitzuan izena emateko gutxieneko adina 13tik 16 urtera igo du Europan. Neurri berria maiatzean abiatuko da.

Sare sozialak enpresa jabearen, Facebooken, urratsak jarraitu ditu, eta bere Zerbitzuaren baldintzak eta Pribatutasun politika eguneratu ditu. WhatsAppen arabera, “datorren hilabetean Europar Batasunak bere pribatutasun legeak berrituko ditu, pertsonen informazioaren erabileraren inguruko gardentasuna handitzeko”.

Baldintza berriekin, erabiltzaileek gutxienez 16 urte dituztela baieztatu beharko dute. Hala ere, enpresak ez du oraindik zehaztu nola egiaztatuko duen.

WhatsAppek eguneratzearen helburua azaldu du: “Norberari buruz daukagun informazioa nola erabiltzen eta babesten dugun azaldu nahi dugu soilik”. Halaber, enpresak gaineratu duenez, produktua hobetze aldera, ez du erabiltzaile bakoitzaren informazioa partekatzen.

Europan dagoen Datuak Babesteko Araudi Orokorra betetzeko, Facebook aldaketak egiten ari da bere segurtasun eta pribatutasun politiketan. Hori dela eta, aurrerantzean 13 eta 15 urte arteko erabiltzaileek gurasoen baimena beharko dute sare soziala erabiltzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena