Itxi

Teknologia

Zibererasoa

“Despacito” abestia YouTubetik desagertu da zibereraso baten ondorioz

agentziak | erredakzioa

Besteak beste, Daddy Yankee eta Shakiraren kantak ezabatu ditu hacker talde batek, plataformako bideoklip ikusienarekin batera.

  • "Despacito" abestiaren bideokliparen fotograma bat.

    "Despacito" abestiaren bideokliparen fotograma bat.

YouTube plataformari eraso diote Prosox eta Kurosi’SH izeneko hacker bik, The Verge atariaren arabera. Astearte honetan, apirilaren 10an, izan da, eta entzute handiko bideo musikalak ezabatu dituzte zibererasoaren egileek, zenbait orduz. Kaltedunen artean, Luis Fonsiren “Despacito” eta Shakira eta Malumaren “Chantaje” abestiak daude.

Bideo horiek VEVO kanalean zeudela eta plataformako kanal gutxi batzuri eraso dietela azaldu du Google enpresak.

Ikus-entzunezko edukiak ezabatzeaz aparte, Google bilatzailean agertzen den argazki miniatura aldatu dute. Esaterako, "Despacito" kanta bilatzean, aurrebistan “La Casa de Papel” telesailaren fotograma bat agertu da.

The Hacker News atariak kaltetutako eduki batzuk erakutsi ditu Twitterren duen kontuan pantaila-irudien bitartez. Irudi horietan, kanten izenburua aldatuta agertzen da, hackerren izenekin eta “free Palestine” esaldiarekin.