08:49

Teknologia

Berrikuntza

Facebook erabiltzen diren aplikazioen eta ikus daitezkeen datuen berri ematen hasi da

Agentziak | Erredakzioa

Mark Zuckerberg Facebookeko kontseilari delegatuak agerraldiak egingo ditu astearte eta asteazken honetan AEBko Kongresuaren zenbait batzordetan.

  • Facebook

    Facebook

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astelehen honetatik aurrera, apirilak 9, erabiltzen dituzten aplikazioen eta ikus dezaketen informazioaren berri emango die Facebookek erabiltzaileei. Sare sozial horretako erabiltzaileek webgunearen goiko aldean agertu den esteka batean ikusi ahal izango dute informazio hori, Mike Schropfer Facebookeko Teknologia zuzendariaren esanetan.

Hala, aplikazioren bat ezabatu nahi duten ala ez erabaki ahal izango dute. Horrez gain, Cambridge Analytica kasua dela eta informazioa arriskua izan duten erabiltzaileei jakinaraziko zaie. Aplikazioek lor ditzaketen datuen inguruko kontrola areagotzeko enpresak iragarritako neurrien artean dago gaur abian jarritakoa.

Cambridge Analytica aholkularitza britainiarraren istiluaren ostean hartu ditu neurriak Facebookek. Izan ere, 87 milioi erabiltzaileren datuak "modu desegokian partekatu" ziren Cambridge Analytica bidez, konpainiak azaldu zuenez.

Estatu espainiarrean, Mark Zuckerbergek sortutako enpresaren kalkuluen arabera, 44 pertsonak instalatu zuten 'Thisisyourdigitalife' aplikazioa; eta, ondorioz, 136.985 pertsonaren datuak filtratu ziren.

Mark Zuckerberg Facebookeko kontseilari delegatuak agerraldiak egingo ditu astearte eta asteazken honetan AEBko Kongresuaren zenbait batzordetan. Aldez aurretik, diputatu talde batekin bildu da astelehen honetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena