09:30

Teknologia

AEB

Estatu Batuetako Kongresuak Mark Zuckerberg deklaratzera deitu du

agentziak | erredakzioa

"Facebookeko presidente den heinean, lekuko egokia da estatubatuarrei erantzunak" emateko, esan du Ordezkarien Ganberako Energia eta Merkataritza Batzordeak.

  • Estatu BaAtuetako Kongresua. Argazkia: EFE

    Estatu BaAtuetako Kongresua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako Energia eta Merkataritza Batzordeak Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaile eta presidentea deklaratzera deitu du, Donald Trump presidente estatubatuarren hauteskunde kanpainarekin lotutako enpresa batek milioika erabiltzaileren datuak manipulatu zituela ezagutarazi ondoren sortu den ika-mika dela eta.

"Facebook eta Zuckerbergekin lan egin nahi dugu, batzordearen aurrean agertzeko eguna eta ordua zehazteko", esan zuten Greg Walder errepublikano eta batzordearen presidenteak, eta Frank Pallone batzorde horretako demokraten buruak.

Horren ildotik, "Facebookeko presidente den heinean, (Zuckerberg) lekuko egokia da estatubatuarrei erantzunak" emateko, adierazi zutenez.

Facebook mundu mailako eskandalu batean sartu da aste honetan, Cambridge Analytic aholkularitza enpresak sare sozial handienaren milioika erabiltzaileren datuak bidegabe erabili zituela ezagutu eta gero. Horrela, Cambridge Analyticek hautesle estatubatuarren perfilak egin eta Donald Trumpen hauteskunde kanpainan aldeko erabili zituzten, eta lan hori egiteagatik sei milioi dolar jaso zituen.

"Facebookeko erabiltzaileen datuen segurtasuna eta emandako erabilpena azalerazten duten azken informazioek kezka handia eragin dute, kontsumitzailearen babesaren inguruan", esan zuen Batzordeak, Zuckerbergek barkamena eskatu eta Kongresuan deklaratzeko prest dagoela adierazi ostean.

"Joateko prest nago, hori bada egin beharrekoa", adierazi zuen Zuckerbergek, CNN telebista kateak egindako elkarrizketa batean.

Observer, The Guardian eta The New York Times hedabideek, besteak beste, aurreko larunbatean ezagutarazi zuten eskandaluagatik, ia 50.000 milioi dolar galdu ditu Facebookek aste honetan, eta akziodun batzuek enpresaren aurkako salaketak aurkeztu dituzte burtsan galerak eragin dituzten "ekintza ilegalak" egiteagatik.

Zuckerbergek Facebooken argitaratutako ohar batean nabarmendu duenez, enpresak "akatsak egin" zituen eta "badago gauza gehiago egiteko". Hala, neurriak hartuko dituztela hitzeman du, "asmo txarra duten agenteek pertsonen datuetara heltzeko aukera izan ez dezaten".

Auziak kezka handia zabaldu du nazioartean, datuen babesa eta gobernuek eman diezaieketen erabilpen politikoagatik. Europar Batasunak ere, besteak beste, azalpenak eskatu dizkio sare sozial handienaren sortzaileari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena