Itxi

Teknologia

12. EDIZIOA

Gipuzkoa Encounterrek parte-hartze marka hautsi du, 3.200 pertsona bilduta

Agentziak | Erredakzioa

Ekitaldian, 600 parte-hartzaile eta 2.600 bisitari izan dira. Tolosako Usabal kiroldegia Gipuzkoako teknologia gunerik garrantzitsuenean bilakatu dute.

  • Irudia: Gipuzkoa Encounter

    Irudia: Gipuzkoa Encounter

Gipuzkoa Encounterren 12. edizioak parte-hartze marka hautsi du, 3.200 pertsona bilduta, parte-hartzaile eta bisitarien artean, ekitaldi informatikoak iraun dituen hiru egunetan.

Ohar batean, antolatzaileak pozik azaldu dira balantzea egiteko garaian, eta arlo guztietan "erabateko arrakasta" izan dela nabarmendu dute.

Sabino San Vicente 'Encounter' sarearen koordinatzaile eta Euskaltel Konekta Fundazioko kudeatzaileak nabarmendu duenez, aurtengo edizioan elkarlaneko giro nabarmena izan dute, hainbat jarduera hezigarrirekin, eta bertaratu direnei besteak beste arlo hauetako ezagutzak partekatzea ahalbidetu die: segurtasun informatikoa, errealitate birtuala, arte digitala, 3D inprimaketa, programazioa eta software librea.

12. edizioan, Gipuzkoa Encounterrek 600 parte-hartzaile eta 2.600 bisitari izan ditu. Tolosako Usabal kiroldegia Gipuzkoako teknologia gunerik garrantzitsuenean bilakatu dute.

Euskaltel Konektak antolatutako ekitaldiaren laguntzaile dira Euskaltel, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentua, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, SPRIren bitartez.