Teknologia
Aplikazioak
agentziak | erredakzioa
Establezimenduetan ordaintzeaz gain, Googlek garraio publikoetan ere ordaintzeko aukera eman du zenbait hiritan.
Googlen blogetik ateratako irudia
Googlek Goole Pay, telefono mugikorren bidez modu "erraza eta seguruan" ordaintzeko aplikazio berria, abiatu duela iragarri du. Aplikazioa Google Play Store dendan dago eskuragarri dagoeneko, eta doakoa da, enpresa estatubatuarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Google Payren interfazean, esaterako, "Hasiera" erlaitza jarri dute, erabiltzaileak egindako erosketen historiala kontsultatu ahal da, inguruan dauden dendak ikusi, sariak jasotzeko aukera eta aplikazioaren ezagutza zabala izateko aukera ematen du. Bigarren erlaitzean, 'Txartela' izenarekin, ordainketa txartelen datuak gorde, eta fidelizatzea, eskaintzak eta oparietarako txartelak kudeatu ahal dira.
Konpainiaren esanetan, app berriaren bidez garraio publikoa ordain liteke, besteak beste, Londres, Kiev eta Portlanden, eta "gutxi barru" hiri gehiagotara heltzea aurreikusi du.
Gainera, aplikazioak "segurtasun neurri handiak" ditu, adibidez, txartela zenbakiak enkriptatzen ditu eta Find My Device zerbitzuarekin galdutako telefono batean datuak ezabatu daitezke.
Google Payk Android Payren zerbitzu guztiak barne hartzen ditu, eta Google Wallet Google Pay Send izenarekin ezagutuko da, itxura aldatuta.
Googlek zerbitzu kopurua handituko du gutxinaka. Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko herritarrek "hilabete gutxi barru" erabili ahal izango dituzte aplikazioa dirua bidali edo jasotzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa