Teknologia
Apple
Agentziak | Erredakzioa
833 euroko salneurriarekin, urriaren 27tik aurrera eskatu daiteke, eta azaroaren 3an salgai jarriko dute.
iPhone X mugikorra. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Apple konpainiak iPhone X aurkeztu du gaur. Telefono adimendun ospetsuaren modelo berriak markoak murriztu eta hasierako botoia ezabatu ditu, ukipen-pantailako espazioa handitzeko.
Aldi berean, Tim Cook Appleko kontseilari delegatuak Apple Park konpainiaren egoitza berria inauguratu du Cupertinon (Kalifornia).
iPhonek hamar urte bete ditu dagoeneko. Telefono adimendunen iraultza sozial eta teknologikoan dispositibo erabakigarria izan da.
Cooken hitzetan, iPhoneren lehen modeloak iraultza teknologikoa ekarri zuen, eta iPhone X berriak “datorren hamarkadako” bidea markatuko du.
iPhone X berriaren pantailak mugikorraren aurrealdea ia osoa hartzen du; izan ere, hasierako botoirik eta markorik ez du.
iPhone Xren pantailak OLED teknologia izango du.
Face ID
iPhone Xren beste berritasun esanguratsu bat Face ID da, telefonoan sartzeko modu berria. Horrela, bezeroen aurpegiak irakurriko ditu mugikorrak, Touch ID ukipen metodoarekin alderatuta aurrerapauso nabarmena.
Aurpegiak ezagutzeko teknologia hori animojiak sortzeko aprobetxatuko dituzte, emojien bertsio pertsonalizatua. Mugikorraren kamerarekin pertsonen keinuak grabatu eta animojiak sortu ahal izango dituzte erabiltzaileek.
Era berean, argazkiak egiteko ezaugarrietan eta baterietan hobekuntzak ditu iPhone X berriak. Bateriak iPhone 7arenak baino bi ordu gehiago iraungo ditu.
Bestalde, kablezko kargagailuarekin bateriak kargatzeko beharrik ez da izango.
833 euroko salneurriarekin, urriaren 27tik aurrera eskatu daiteke, eta azaroaren 3an salgai jarriko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa