Teknologia
App berria
eitb.eus
Taloak, ikurrinak, euskal futbol taldeak, jaiak… euskal garatzaile talde batek euskal emotikono 'folklorizatuak' sortu ditu Android eta iOS sistema eragileetan erabiltzeko.
Lau euskal gaztek Euskalmoji aurkeztu dute; euskal gizartean faltan sumatzen ziren emotikonoak, euskal emotikonoak, eskura jarri dituen aplikazioa.
Sortzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, ikono berriak mezuak bidaltzeko edozein aplikaziotan (WhatsApp eta Telegram, esaterako) eta sare sozialetako aplikazioetan ere sar daitezke (Facebook, Twitter, Instagram…).
Oraingoan aurkeztutako bertsioan, oharraren arabera, 60 emotikono baino gehiago egin dira, sei taldetan banatuta: futbol taldeak, Euskal Herriko jaiak, gastronomia, tradizioa, emakumezko eta gizonezkoen pertsonaiak, eta euskal esaera adierazgarriak.
Euskalmoji proiektuan, Roberto Garridok iOS gailuentzako garapena egin du eta Ivan Petrelek Android gailuentzakoa. Bilboko Tellmewow marketing digitalean espezializatutako agentziak, bestalde, proiektu honen komunikazioa hartu du bere gain.
Argazkia: Euskalmoji
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa