12:13

Teknologia

Google

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta.

  • Google. Artxiboko argazkia: EFE

    Google. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Margrethe Vestager Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Batzordearen esanetan, Googlek toki nabarmena eman dio erosketak konparatzeko bere zerbitzuari, eta, ondorioz, kontsumitzaile batek Googlen bilaketa bat egiten duenean bere erosketa zerbitzuko emaitzak erakusten ditu alboan.

Gainera, Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz "beherago" erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

GOOGLE LOGOA EFE

Google. Argazkia: EFE

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da.

"Europako Batzordearen erabakia zehatz aztertzen dugun bitartean, apelazioari buruzko erabakia hausnartuko dugu. Gure kasua defendatzen jarraitzea espero dugu", adierazi du Kent Walker Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak. Gaineratu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena