Teknologia
Berrikuntza
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Enpresaburuak Neuralink konpainia sortu du, giza burmuinetan adimen artifiziala ezartzea helburu.
Elon Musk enpresaburua. Argazkia: @elonmusk
Elon Musk enpresaburuak Neuralink konpainia sortu du, burmuina ordenagailura konektatzeko moduak bilatzeko, The Wall Street Journal egunkariak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, giza burmuinetan adimen artifiziala ezartzea du helburu enpresak.
Besteak beste, Tesla, Hyperloop eta SpaceX konpainia berritzaileen sortzailea da Musk, eta orain gizakien burmuinetan sartu nahi du teknologia, organo horren funtzionalitatea eta iraunkortasuna hobetzeko.
Enpresa berriaren lehen ikerketetan burmuineko gaixotasun larriei eta depresio larriei aurre egiteko moduak aztertuko dituzte.
Burmuina ‘digitalizatzeko’ prozesu horretan, Muskek lehiakideak izango ditu, Brian Johnson enpresaburuak Kernek konpainia sortu baitzuen iaz, Neuralinkek dituen helburu berberak oinarri hartuta. 100 milioi dolarreko inbertsioa egin zuen orduan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa