Itxi

Teknologia

Euskal Encounter 2017

Aste Santua baino lehen jakingo da izena emateko epea

eitb.eus

Uztailaren 22tik 25era egingo dute informatika jaialdia, Barakaldoko BECen.

  • Iazko edizioaren argazki bat. EFE

    Iazko edizioaren argazki bat. EFE

Euskal Encounter jaialdian izena emateko epea Aste Santua baino lehen jakinaraziko dute, antolakuntzatik eitb.eus-i baieztatu diotenez. Uztailaren 22tik 25era egingo dute informatika jaialdia, Barakaldoko BECen.

Euskal Encounter gorriz markatuta dute hainbat pertsonak, eta sarrerak minutu gutxitan agortu ohi dira. Izan ere, Europako hegoaldeko Lan Party beteranoena eta jendetsuena da. Aurten 25. edizioa  izango da, eta urtez urte parte-hartze marka gainditzen du. Iaz, 7.600 pertsonak eman zuten izena.

Lan Party bat zera da, hainbat zale LAN sare lokal batera konektatuta dituen jaialdi bat, bideojokoekin jokatzeko edo edukiak deskargatzeko, konexio abiadura erraldoiekin.

Aipatu iturrien arabera, aurten inoiz baino lehenago iragarriko dute izena emateko epea, erabiltzaileek hala eskatuta. Egun zehatza Aste Santua baino lehen jakinaraziko dute, Euskal Encounterren webgune ofizialean.

Euskal Ecounterren sortzaile, antolatzaile eta sustatzaile nagusia Euskaltel Fundazioa da.